Garapenerako Lankidetzaren Gida-Plana 2022-2025

Garapenerako Lankidetzaren 2022-2025 Gida-Planaren arabera, Udalaren lankidetza bi alor osagarritan banatzen da:

  • Lankidetza jarduera Hegoaldeko herrialdeetan, garapenerako lankidetza sustatzeko, giza eskubideak babesteko eta larrialdiei aurre egiteko programen bidez, besteak beste.
  • Hiriko jarduerak, herritarrei zuzenduriko informazio, sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntzakoak, tartean bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsukoak, eta komunikazio egokiaren bidez.

Udal gobernuak Garapenerako Lankidetzaren Gida-Plana 2022-2025 onartu du 2022ko azaroaren 25ean.

Garapenean Laguntzeko Zerbitzua arduratzen da alor bietako programak kudeatu, jarraipena egin eta ebaluatzeaz.

Aurreko Garapenerako Lankidetzaren gida-planak (bukatuta)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.