Udal hezkuntza jarduerak - Eskola-baratzeak


2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Azalpena

Natura eta agroekologia ikastetxeetan txertatzeko oso baliabide interesgarriak dira hiri baratzeak, bai eta autoekoizpenerako estrategiak poliki garatzen joateko nahiz iraunkortasunaren inguruan sentsibilizatzeko ere.

Mota horretako ekimenei esker da posible neurri handi batean gure gizartean oinarrizko kontzeptuak zabaltzea, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuak, elikadura osasuntsua eta osasunerako hezkuntza.

Ekimen horiek bultzatzeko xedez, eskola-baratzeak sortu edo martxan jartzeko diru-laguntzak eskaintzen dizkiegu ikastetxeei, bai eta aholkularitza teknikoa ere.

Balioak

Iraunkortasuna eta bizi kalitatea.

Helburuak

Ikastetxeetan eskola-baratzeak sortu eta manten daitezen sustatzea.

Hartzaileak

Gasteizko udalerriko ikastetxeak eta ikasleen gurasoen elkarteak, edo ikasleen % 60 baino gehiago udalerrian erroldatuta dutenak.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.