Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Hiri baratze ekologikoak
CEAren bitartez, Gasteizko Udala hiri baratzezaintza hirian eta hiri ingurunean (Eraztun Berdea) landu dadin sustatzen ari da, hiriko azpiegitura berdea osatu, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatu eta elikadura osasungarria zein aisialdi aktiboa bultzatzeko xedez.
Orobat, herritarrek bertako elikagaien eta elikagai ekologikoen ekoizpenak eta kontsumoak duten garrantziaz kontzientzia har dezaten eta Gasteiz inguruan hori ahalbidetzen duten proiektuetan parte har dezaten lortu nahi du proiektuak.
Zalantzarik gabe, horrelako ekimenek gure gizartean oinarrizko zenbait kontzeptu zabaltzen lagundu behar dute, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuen ekoizpena, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza.
CEAk ere horren partaide izan nahi du, eta horrelako ekimenak sustatu, hainbat modutan: aholku emanez, kudeatuz, finantzatuz, lagunduz...
Horretarako, zenbait zerbitzu eskaini eta askotariko ekimenak bultzatzen ditugu: aisialdiko hiri-baratzeak, gizarte etxeetako baratzeak, eskola-baratzeak eta herritarren ekimenak.
Une honetan, espazio publikoetan baratzezaintzarekin lotutako zenbait ekimen garatzen ari dira:
- Udal baratzeak
- Gizarte etxeetako baratze ekologikoak
- Eskola-baratzeak
- Adinekoentzako zentro soziokulturaletako baratzeak
- Unibertsitateko baratze ekologikoa
- Hiri baratzezaintzako proiektu autonomoak
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Ingurumen eta iraunkortasuna › Ingurumen hezkuntza › Página web: Centro de Estudios Ambientales - Huertos ecológicos urbanos
Página web: Centro de Estudios Ambientales - Huertos ecológicos urbanos
-
Buenos días. El enlace hacia "huertos escolares" de esta página no funciona. ¿Se podría restablecer el enlace por favor? Gracias de antemano. Un saludo.
MR
2020/08/26 07:21:20
-
Buenos días, se ha restablecido el enlace que no funcionaba.
Gracias por su colaboración.
Udala 2020/08/26 09:19:42