Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzeko baliabideak
Indarkeria matxistak izan ditzakeen aldagaiek, esaterako tratu txar fisikoak, psikikoak, sozialak, ekonomikoak edo sexu arlokoak, bizitzako arlo guztiei eragiten diete, eta babesgabetasun egoera larriak sortzen dizkiete indarkeria pairatzen dutenei. Egoera horietan babes, laguntza eta tratamendu berezia behar izaten da. Horretarako, hainbat programa eta baliabide eskaintzen dira.
Baliabide nagusiak
Hauek dira indarkeria matxistaren biktimei arreta eta laguntza emateko baliabide nagusiak.
Gainera, dokumentu hauek kontsulta ditzakezu:
- Indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko prozesua udaleko gizarte-zerbitzuetan
(gaz) - Gida praktikoa – Laguntza-prozesua
(gaz)
Berariazko baliabideak
Gainera, Zure Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak edo Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak indarkeria matxistako egoeretan laguntzeko programa eta baliabide espezifikoetara bideratu ahalko zaituzte, alde aurretik gizarte zerbitzuek balorazioa egin ondoren.
Onarpen. Indarkeria matxistaren biktimei laguntza espezifikoa emateko udal atala.
Bikote-harremana hautsi eta genero-indarkeriatik suspertzeko prozesuan dauden emakumeentzako arretan espezializatutako profesionalen taldea da.
Ostatu zerbitzua - harrera etxebizitzak
Indarkeria matxista jasan duten eta indarkeria horren ondorioei aurre egiteko aldi baterako laguntza behar duten pertsonak hartzeko udalaren ostatu-zerbitzua.
Hegoak (arreta psikologikoa eta orientazio juridikoa)
Arreta psikologikoa eta orientazio juridikoa ematen duen foru-zerbitzua. Aurretiko hitzordua zuzenean edo gizarte-zerbitzuen bidez eska daiteke (bidalketa-txostenarekin):
Tel.: 945 151 015 / 945 124 892 (8:30etik 14:30era)
Berehalakoan hartzeko zentroa
Berehalakoan, premiaz eta egonaldi laburrean hartzeko foru-zerbitzua. Urteko egun guztietan 24 orduz dago irekita, eta berehala hartzen ditu indarkeria matxistaren biktimak hartzen ditu (baita haien seme-alabak eta ardurapean dauzkaten bestelako senideak ere).
Egonaldi ertaineko egoitza-harrerako zentroa - CARME
Egonaldi ertaineko harrerarako foru-zentroa da, eta esku-hartze espezializatu integrala behar duten emakumeen eta haien seme-alaba adingabeen babes- eta ostatu-eskaerak artatzen ditu. Halaber, haurdun dauden edo ardurapean adingabeak dauzkaten, babesgabetasun- eta/edo bazterketa-arrisku larrian dauden, baliabide pertsonalik nahiz laguntza soziofamiliarrik ez duten eta bakarrik dauden emakumeei arreta ematen die, esku-hartze soziohezitzaile eta psikosozialetan oinarritutako laguntza intentsiboa behar badute.
Telelaguntza programa - ATENPRO ((sakelako telefonoa-GPS))
Doako zerbitzu honek mugikorraren bidez lokalizatzen ditu pertsonak, indarkeria jasateko arrisku-egoeren aurrean. Arreta-zentro bati konektatzen zaio eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan, biktima dagoen tokitik. Larrialdietako deietan, poliziak berehala ekitea dakar.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.