Ikasketak - Luis Aramburu Udal Musika eta Dantza Eskola 2026-2027

Dos personas tocando la txalaparta

4-7 urte

2019, 2020, 2021 eta 2022an jaiotakoak.

4-7 urtekoentzat, 'Musika eta mugimendua' irakasgaia eskaintzen da, astean 45 minutuko klasearekin. 'Musika eta mugimendua' matrikulatutako 7 urteko haurrek, gainera, 'Erronda instrumentala' irakasgaia dute (ikasturtean zortzi astelehen inguru), hainbat instrumentu gertutik ezagutzeko.

Ikasgai honetako klase guztiak José Uruñuela Dantza Kontserbatorioko geletan ematen dira: Hiru probintzien plaza, 8.

8 urtetik aurrera

2018an edo lehenago jaioak..

Eskolara 8 eta 17 urte bitartean sartzen bazara, gehienez hamar ikasturte egin ditzakezu. Ibilbidea ikasten hasten zaren ikasturtearen araberakoa izango da, betiere aprobetxamendu akademikoa egokia bada eta dagozkion ikastaroak gainditzen badituzu. 18 urtetik aurrera, ikasleek gehienez 5 ikastaro egin ditzakete.

  • Instrumentua: 30 minutu. Gaitan izan ezik 45 minutuko eskolak direla.
  • Euskal dantza: 2 ordu astean
  • Kantu korala/ eskolania: 90 minutu. Eskolanian lehen maila: 60 minutu eta 30 minutu hautazkoak.
  • Musika-hizkuntza: Nahitaezkoa da lehenengo ikasturteetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu musika-hizkuntzaren atala.
  • Osagarriak: Eskaintzen diren irakasgaiak ezagutzeko, kontsultatu irakasgai osagarrien atala. Talde instrumentalen kasuan, irakasleek zure maila ebaluatuko dute, zure parte hartzeko gaitasuna zehazteko.

Irakasgaiak

Hogeitamar instrumentu eta ahots-espezialitate baino gehiagoren artean aukera dezakezu:

Instrumentuak

  • Aramburu egoitza, Hedegile kalea 108: Akordeoia, baxu elektrikoa, kantu korala edo eskolania, kantu bakarlaria (16 urtetik aurrera), klarinetea, klabezina, kontrabaxua, eskolania, fagota, zeharkako txirula, gitarra elektrikoa, oboea, organoa (baieztatu gabe), perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, biola, biolina eta biolontxeloa.
  • Musiketxea egoitza, San Antonio kalea14: Alboka, euskal dantza, gaita dultzaina, panderoa, perkusio tradizionala, trikitixa, txalaparta, txirula eta txistua. Ikasgaiei buruzko informazioa.
  • Instrumentua gehi eskolania edo dantza: Oro har, instrumentu bakar batean matrikulatu zaitezke, eskolaniaren edo dantzaren kasuetan izan ezik; kasu horietan bai eman dezakezu izena, nahiz eta beste instrumentu bat ere ikasi. Kontuan izan behar duzu eskolanian baja ematen baduzu, Eskolak zure beste instrumentu-espezialitatean ere baja eman ahal izango dizula.

Musika-hizkuntza

Nahitaezkoa da lehenengo ikasturteetarako, dantza, pandero eta txalaparta espezialitateetarako izan ezik. Espezialitate horietan aukerakoa izango da musika-hizkuntzan matrikulatzea.

Aldez aurreko ezagutzak egiaztatuz gero, ziurtagiri bat aurkeztuz edo Eskolan maila-proba eginez, derrigorrezko ikastaroak egitetik salbuetsita gera zaitezke.

  • Aramburu egoitza, Hedegile kalea 108: Derrigorrezkoak lehenengo 2 ikasturteetan. 3. mailatik 5.era, aukerakoa da. Eskolen iraupena: astean 2 ordu lehenengo lau ikasturteetan, eta ordubete bosgarrenean.
  • Musiketxea egoitza, San Antonio kalea 14: Derrigorrezkoak lehenengo 3 ikasturteetan. 4. eta 5. mailak aukerakoak dira. Eskolen iraupena: 90 minutu astean.

Musika-hizkuntza ikasteko, nahitaezkoa da espezialitate instrumental edo osagarri batean matrikulatuta egotea, koru federatu batean aktiboki parte hartzen baduzu eta matrikula egitean egiaztatzen baduzu izan ezik. Hala ere, kontuan izan lehentasuna izango dutela instrumentu edo klase osagarri batean matrikulatuta dauden pertsonek.

Aukeratutako instrumentuak baldintzatuko du musika-hizkuntza ikasteko egoitza. Hau da, Aramburu egoitzan ematen den ikasgai bat aukeratuz gero, egoitza horretan eskainitako taldeetan bakarrik matrikulatu ahal izango zara. Era berean, Musiketxea egoitzan ematen den ikasgai bat aukeratuz gero, egoitza horretan eskaintzen diren taldeetan bakarrik matrikulatu ahal izango zara.

Irakasgai osagarriak

Eskolan, musika-hizkuntzaz eta instrumentu- edo ahots-espezialitate batez gain, beste ikasgai batzuk ere ikas ditzakezu:

  • Harmonia modernoa: ordubete. Musika-hizkuntzako 4. maila eginda eduki behar da, edo beharrezkoa den maila egiaztatzen duen proba bat egin.
  • Musika-informatika aplikatua: ordubete. Gomendagarria 13 urtetik aurrera.
  • Musika-ekoizpena: ordubete. Gomendagarria 13 urtetik aurrera.
  • Konposizioa eta konponketak teknologia berriekin: ordubete. Gomendagarria 13 urtetik aurrera.
  • Musika elektronikoa: ordubete. Gomendagarria 13 urtetik aurrera.
  • Talde instrumentala: 60-90 minutu. Koruak, konboa, banda, big band, gitarren taldeak, zurezko haizea eta metala, sokak, perkusioa, gaita, triki, txistua, musika modernoa eta mistoak. Irakasleek dagokion multzorako eskazen den maila ebaluatu eta onartuko dute.

Izen-ematea

Kontsultatu nola eman izena.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.