Ospitale plaza eraberritzeko lanak
Dossierra: 2019/CO_SOBR/0021
Egoera: bukatua.
Kontratista: Balgorza S.A.
Aurrekontua: 422.690,69€
Egiaztatzea: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Deskribapena
Plaza berriak 90ºko plaza zirkularra osatuko du. Kurba horren erdia Frantzia kalearen mailan egongo da. Santiago kaletik hurbil dagoen inguruan, berriz, plaza eta kalearen arteko garaiera aldeari irtenbidea emateko eskailerak jarriko dira. Gainera, plazaren muga gisa 14 eta 17 metroko bi banku luze jarriko dira, bertaratzen direnek atseden hartzeko. Gaur egun Ospitale plaza Frantzia eta Santiago kaleengandik bereizteko dauden hormak kendu egingo dira.
Plazako lurra goitik behera aldatzeko helburua ere badago. Jarriko den zoladurak granitozko lauza horiak izango ditu erdigunean. Eraikinen eta plazaren artean, granitozko lauza grisak ipiniko dira.
- Eraberritzeko lanaren informazioa (pdf)
- Eraberritutako plazaren inaugurazioa – 2020ko uztailaren 21ean
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.