'Jabetu Zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz programan' izena emateak

2019ko irailaren 9an

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz programa prestatu du. Programak lagundu egiten die familiei gaitasunak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzen, eta, horretaz gain, haurrak gurasotasun positibotik hezteko eta hazteko orientabideak ematen dizkie. Hiru ataletan banatzen da: ebaluazioa, orientazioa eta jarraipena.

Baliabide doako eta isilpekoa da, 0 eta 3 bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua.

Interesatzen bazaizu, bete ezazu liburuxka honi erantsitako baimen-orria sinatu ezazu (pdf), eta aurkeztu goian haur-eskolan, ludotekan edo osasun-zentroan.

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua harremanetan jarriko da zurekin, elkarrizketarako hitzordua zehazteko. Informazio gehiago eska dezakezu 945 161379 telefonora deituz

Zertan datza programak?

Familiaren bizilekuan egiten da ebaluazioa. Informazio jasotzeko bide hauek erabiltzen dira: zuzeneko behaketa etxean, umearen zaintzaile nagusiekiko elkarrizketa egituratua, bikote zaintzailearekiko galdeketak, eta banakako galdeketak. Familiek seme-alaben hazkuntzaren inguruan dituzten kezka nagusiei buruzko kontsultak ere jasotzen dira. Gero, beste elkarrizketa bat egiten da familiarekin, ebaluazioaren emaitzen berri emateko: babesteko faktoreak, hobetu/indartu beharrekoak eta lehentasunezko arreta behar dutenak zein diren jakinarazten zaio, eta kontsulta zehatzei erantzuten.

Hiru hilabeteren buruan, aurrez aurreko elkarrizketa egiten da jarraipen gisa, edo posta elektronikoz eta telefonoz, hobetzeko estrategien eboluzioa ezagutzearren. Aldi berean, datuak hartzeko prozesua eta jasotako zerbitzua balioesteko galdetegia betetzen du familiak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: