Laguntza psikopedagogikoei buruzko ohiko galderak

Non topa dezaket laguntza psikopedagogikoaren inguruko informazioa?
Nork eska dezake?
Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eskatu dezakete soilik.
Zein dira ikasleek bete behar dituzten baldintzak?
Ikasteko zailtasunak dituzten ikaslei zuzendua dago.
- LHko 1. eta 2. mailan matrikulaturik daudenentzat eta aurreko ikasturtean laguntzen onuradunak izan direnentzat, gehienez bi ikasturteetarako laguntza dela kontuan izanik.
- Erakunde publikoetatik pareko beste laguntzarik jaso ez izana.
- Aurreko ikasturtean Eusko Jaurlaritzak emandako bekadunak izatea.
Ikasleak beka eskatu du, baina ez diote oraindik eman; bere anai-arrebak jaso du eta familiak baldintzak betetzen ditu, kasu honetan laguntza psikopedagogikoa jaso dezake?
Ez, ikaslea bera (hau da, laguntza psikopedagogikoa eskatzen duena) izan behar da bekaren onuraduna.
LHko 3. mailatik gorako ikasle batek laguntza psikopedagogikoa jaso dezake, lehenengo aldiz, baldintzak betetzen baditu eta beharra badu?
Ez, LHko 1. eta 2. mailako ikasleei eta aurreko ikasturtean laguntzaren onuradunak izan direnei zuzendua dago soilik. Laguntza, gehienez bi ikasturtetarako da
Guraso batek, ikasturtean zehar, bere seme-alabak laguntza psikopedagogikoa jaso dezakeen galdetzen du.
Ikastetxea da laguntza honen eskatzaile bakarra eta eskaera deialdian agertzen diren epean eta baldintzak jarraituz egin behar da; normalean irailean izaten da.
Onartutako ikasleen zerrenda jasotzen dugunean, zer egin behar dugu ikastetxetik?
Behin ebapena jasota, ikastetxeak kabinete psikopedagogikoarekin kontaktuan jarri behar da, jaso behar diren saioak antolatzeko eta jarraipena egiteko. Esku-hartzearen amaieran, bai fakturak bai txostenak eskatu behar ditu; gerora Hezkuntza Zerbitzura bidali behar izango ditu dirulaguntza justifikatzeko.
Zenbat saio jasoko dituzte ikasleek eta familiek?
Ikastetxera bidaltzen den onartuen jakinarazpenean agertzen da.
Ikasle batek baja hartzen duenean, beste batengatik ordezka dezakegu? .
Posible da, deialdian jasotzen diren baldintzak eta eskakizunak betez gero.
Ikasle batek uko egiten duenean, zer egin behar da?
“Uko egiteko” eranskina bete behar da eta Hezkuntza Zerbitzura zuzendu. Geroago, ekainean, ikasturtea bukatzerakoan, ikastetxeak, ikasleak egin izan ez dituen saioen dirua itzuli beharko du.
Noiz aurkeztu behar dira txostenak eta fakturak?
Dirulaguntzaren justifikazioarekin batera, deialdian jasotzen den bezala, ekainean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.