Kontsumoari buruzko informazioa - "Roaming": tarifak

2017ko ekainaren 15etik, ibiltaritza-zerbitzuengatik -roaming- errekargurik ordaindu beharrik gabe erabil daitezke telefono mugikorra eta bestelako gailuak Europar Batasuneko edozein herrialdetan. Hauei aplikatzen zaie arau hori:

  1. telefono mugikor eta finkoetara egiten diren deiei,
  2. bidaltzen diren testu-mezuei,
  3. datu-zerbitzuei.

Europar Batasunean barrena bidaiatzean, zerbitzu horiek erabiltzen direlarik, norberaren herrialdean egonez gero ordaindu beharreko bera ordaindu beharko da. Hortaz, erabiltzailearen tarifa-plan edo paketean zordunduko edo bertatik kenduko ditu operadoreak kontsumo-bolumenak.

Informazio gehiago hemen: http://europa.eu/youreurope/citizens/consumers/telecoms-internet/mobile-roaming-costs/index_es.htm

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.