BIZANeko irakurketa gunea liburuak maileguan uzteko gune bat da. Irakurtzea gustuko baduzu, irakurtzen jarraitzeko eta eskaintza zabala eskura izateko modu bat da.
Irakurketa guneetako batzuk udal liburutegiek emandako liburuekin osatu dira, eta beste batzuk jarduera batzordeen ekimenez.
Irakurketa guneek 4 hiletik behin berriztatzen duten liburu-eskaintza. Doan mailegatzen dira liburuak, hilabeterako, baina bada gero luzatzeko aukera ere. Mailegua amaitzean, liburua BIZANera itzuli behar da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.