Podologia zerbitzua

Mayores - podología

BIZANeko podologia zerbitzuak zure oinak martxan mantentzeko aukera ematen du. Oinarrizko zaintza egiten da. Prezioa pdf udalak ezartzen du, eta urtero eguneratzen da. Kontsulta hitzordua eskatzerakoan ordaindu behar da.

Non

Arana, Koroatze, Lakua-Arriaga, San Cristobal (abuztuan izan ezik), San Prudencio, San Martín (abuztuan izan ezik), Txagorritxu eta Zaramagako BIZANetan.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, zentroa irekita dagoen ordutegian.

Nola eskatu behar da hitzordua?

Telefonoz ez da hitzordurik emango.

Hitzordua podologia zerbitzua duten BIZANetako Informazio Zerbitzuetan eskatu behar da. Hitzordua zerbitzua eskaintzen duen edozein zentrotarako eskatu daiteke.

BIZANeko erabiltzaile txartela erakutsi behar da.

Pertsona bakoitzak bi pertsonentzako hitzordua bakarrik eska dezake, gehienez.

Garaiz iristea eskatzen dizuegu, arren. Beranduago iritsiz gero, ez zaituzte artatuko.

Hitzordua bertan behera uztea

Joaterik ez badago, hitzordua bertan behera utzi behar da. Hitzartutako egunaren bezpera arte bertan behera utzi daiteke hitzordua, telefonoz edo aurrez aurre, hitzordua duzun zentroan bertan. Astelehenetik igandera deitu daiteke, zentroa irekita dagoen ordutegian. Behin hitzordua adierazitako epe barruan indargabetuta, dirua itzultzeko eskatu dezakezu edo beste hitzordu bat eskatu aurrez aurre.

Hitzordua aldatzea

Aldaketak aurrez aurre eskatu behar dira podologia zerbitzua duen zentroren batean. Aurretiaz abisatu gabe hitzorduari huts eginez gero, dirua SOILIK kasu hauetan itzuliko da, betiere behar bezala justifikatu direlarik: Ospitalean ingresatzea, dei judizialak, premiazko kontsulta espezializatuak, ahaide zuzenen baten heriotza edo hitzordua podologia zerbitzuak berak indargabetzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.