Dossierra: 2017/CONOOR0086
Kontratista: Balgorza S. A.
Aurrekontua: 270.973,11 € (BEZ barne)
Hasierako eta amaierako data: 2017/12/04 (atzeratua 2018/05/07) eta 2018/07/04
Gauzatzeko epea: 60 egun
Txagorritxu auzoan egingo da lana, Gasteizko ipar-mendebaldean, Francisco Leandro Viana kaleak, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleak, Odol Emaileen zidorrak eta Euskal Herria bulebarrak zedarritutako etxadian.
Proiektatutako azaleko aparkalekuak 182 leku izango ditu guztira, honela banatuta: 171 leku ibilgailu ororentzat, 4 mugikortasun murriztuko pertsonentzat, eta 7 motorrentzat.
Amaitutako lanak.
Une honetan, aparkalekuko zoruaren oinarrizko geruza (zabor-legarra) birprofilatzen ari da. Zerbitzu-sareak (argiteria, komunikazioak eta drainatzea) egin dira, baita landareak jartzekoak diren irlatxoen zintarria ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.