Tempest Proyect. Principal Antzokia. Frantsesez, gasztelaniazko azpitituluekin

Noiz
Eguna: 2022/10/28, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:45
Deskribapena

© Philippe Vialatte

Lanaren sorburua William Shakespearearen Ekaitza testuari buruzko ikerketa da. Egokitzapena eta eszena-zuzendaritza: Peter Brook eta Marie-Hélène Estienne.

Eszena eta bigarren mailako pertsonaia batzuk kenduta, eta Ekaitza lanaren esentzia bakarrik utzita, Peter Brooken eta Marie-Hélène Estienneren bertsioa askatasunaren desioan oinarritzen da protagonistek etsipenez oroitzen duten oinarrizko kontzeptu gisa. Eta Shakespearerekin beti gertatzen den moduan, hitza gure belarrietara iradokizun gisa iristen da, eta oihartzun moduan durundi egiten geratzen da. Ikuskizuna Brooken Pariseko antzokian, Bouffes du Nord-en, 2020ko otsailean eskainitako antzerki-ikerketako tailer batean sortu zen.

Brookek bere mundura eramango gaitu artifiziorik gabeko eta beharrezkoak ez diren elementu guztiak kenduta dituen agertokian. Parekorik ez duen antzerkirako espazioa, bere mundua, sortzeko, nahikoa ditu egurrezko enbor batzuk, bastoi bat, makila batzuk, liburu bat, alfonbra bat eta kapela bat. Bere mundu hori sentsibilitate poetikoarekin, fantasiarekin eta austeritate miresgarriarekin osatuta dago.

  • Testua: William Shakespeare
  • Antzezleak: Levitte, Sylvain, Luna, Paula, Maniglio Fabio, Maniglio Luca, Marini Marilú, Nazaramba, Ery
  • Argiteria: Philippe Vialatte
  • Abestiak: Harué Momoyama
  • Produkzioa:Centre International de Créations Théâtrales / Théâtre des Bouffes du Nord
  • koprodukzioa:Théâtre Gérard Philipe, centre dramatique national de Saint-Denis; Scène nationale Carré-Colonnes; Bordeaux Métropole; Le Théâtre de Saint-Quentin-en-Yvelines – Scène Nationale; Le Carreau - Scène nationale de Forbach et de l’Est mosellan; Teatro Stabile del Veneto; Cercle des partenaires des Bouffes du Nord.
  • Prezioa: 18/12/12 euro
  • Leku mugatua
  • Frantsesez, gasztelaniazko azpitituluekin
  • Iraupena: 75 minutu

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) irailaren 22tik (10:00etatik aurrera)

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

pdf Tempest Proyect

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.