Herrandarren kalearen eraberritzea urrian abiaraziko da, Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdearen Sistema kale horretan eguneratzeko prozesuari hasiera emateko

2022ko uztailaren 6an argitaratua

Proposamenak 2 milioi euro jasoko ditu NextGenerationEU funtsetatik.

Proiektuaren infografia

Herrandarren kalearen ardatza Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Sistemaren konektore berde nagusietako bat da eta oso garrantzitsutzat hartu izan da naturan oinarritutako konponbideek duten potentziala agerian jartzeko.

Proiektuak 2 milioi euroko dirulaguntza izango du, Europatik iritsitako Next laguntzei esker. Udal Gobernuak espero du lanak gauzatzeko lehen fasearen kontratazioa urrian abiaraziko dela, 10 milioi eurogatik.

Mugikortasun eta Eremu Publikoko Zerbitzuak Herrandarren kalerako egin duen proiektua zehazten amaitzen ari dira eta urrian lehiaketara ateratzea aurreikusten da. Lehenengo fase horretan, Herrandarren eta Jose Mardones kaleetan zehar ardatz berdea egingo da oinezkoentzat, Done Jakue hiribidetik Estenaga apezpikuaren kaleraino. Zirkulaziorako erreiak murriztu egingo dira eta José Mardoneserantz bideratuko dira; horrek Herrandarren zatian ibilbide handia egitea ahalbidetuko du. Bideak izaera berde handia izango du, landaredia eta parke lineal moduko bat. Gainera, oinezkoentzako eremu handiak izango ditu herritarrek erabili ahal izateko eta jolaserako eremuak pergolekin, haurrak babesteko.

Era berean, Eremu Publikoko Zerbitzuak diseinatu dituen eremuetan urak garrantzia handia izango du, eta gainazaleko ura jasotzeko sistemak izango ditu, bai eta txorrotadun eremua ere. Bizikletentzako zirkulazioa ere hobetuko da, zuhaitz gehiago landatuko dira, eta lore eta zuhaixken eremu ederrak egingo dira. Proiektu honen bitartez estetika hobetu eta auzokideentzako erosotasuna areagotzeaz gain, hiri-eremu osasuntsuagoa sortzea da helburua, Gasteizko azpiegitura berdea hobetzea, mugikortasun jasangarriagoa eta osasuntsuagoa sustatzea eta klima-aldaketaren ondorioak murriztea.

Udalak auzokideei aurkeztuko dei proiektua, ekarpenak eta hobekuntzak egin ditzaten.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.