Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Hirigintza eta lurraldea
20. Oinarrizko zerbitzuetara eta gune publiko irekietara iristea
Biztanleek erabilera publikoko guneetarako eta oinarrizko zerbitzuetara erraz iristea izatea funtsezkoa da hiritarren gutxieneko bizi-kalitatea bermatzeko. Gainera, oinarrizko zerbitzuak etxetik hurbil izateak desplazamendu gutxiago egin behar izatea esan nahi du. Osasunaren eta elikagaien arloetan zerbitzurik ez izateak nolabaiteko bazterketa sortzen du behar sozialei aurre egiteko orduan.
Oinarrizko zerbitzuetatik eta irekitako gune publikoetatik, hurrenez hurren, 300 eta 500 metro baino gutxiagora bizi diren biztanleen ehunekoaren bitartez adierazten da irisgarritasuna.
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen-Informazioko Sistema (SIAM). Udaleko beste hainbat Sail
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero
21. Lurraren erabilera jasangarria
Jasangarritasunaz ari bagara, lurra ahalik eta gehien babestu beharreko funtsezko baliabidea da. Lur baliotsuenak eta emankorrenak babestu egin behar dira, euren kalitatea murriztuko duten aprobetxamendu eta erabilerak saihestuz. Eraikinen kasuan, erabilera horiek lurraren galera ia itzulezina ekar dezakete.
Lurralde- eta hirigintza-kudeaketa egokiek lurren kontserbazioa eta biziberritzea zaindu behar dituzte, lurraldeari bere hartzeko ahalmenaren arabera erabilerak esleituz, gune baliotsuenak babestuz, ingurumen-balio txikieneko lurretan modu kontzentratuan eraikiz, hiriko hutsuneak berraprobetxatuz eta lur kutsatuak berreskuratu eta biziberritzeko politika egokia aplikatuz.
Adierazle honek lurraren erabileran jasangarritasun-mailari buruzko ikuspegi integratua eskaintzen duten hainbat aspektu jasotzen ditu.
OHARRA: Birziklapen zerbitzuak ondokoak dira: bilketa selektiboko edukiontziak, garbiguneak, puntu berdeak eta bilketa pneumatikoko buzoiak.
21a. Lur artifizializatua eta urbanizagarria
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Hirigintza eta Plangintza Saila eta Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM)
Neurtze aldia: bi urtean behin
21b. Lur abandonatuak eta potentzialki kutsatuak
Datu iturria: IHOBE eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM)
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: bi urtean behin
21c. Lurraren erabilera-intentsitatea
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Hirigintza eta Plangintza Saila eta Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM)
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: bi urtean behin
21d. Garapen berrien kokapena
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Hirigintza eta Plangintza Saila eta Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM)
Joera desiragarria: eraikitze berrien gehitzea lur artifizializatu eta abandonatuetan
Neurtze aldia: bi urtean behin
21e. Hiri-azaleren zaharberritzea
-
Obra handiko lizentzia duten eraikin zaharberrituen kopurua
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Hirigintza eta Plangintza Saileko Eraikuntzen Zerbitzua
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero
-
Berreskuratutako lur abandonatu eta kutsatuen azalera
Datu iturria: IHOBE eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM)
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: Urtean behin
21f. Landa-espazioa eta espazio naturala
-
Babestutako azalera udalerriko azalera osoarekiko
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM)
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: Urtean behin
-
Ingurumen leheneratzeko edo hobekuntza ekologikoko ekintzak jasan dituzten lurrak
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Nekazaritza Eremuaren Zerbitzua eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.