Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Natura eta biodibertsitatea

Azala

22. Biodibertsitatearen kontserbazio egoera Vitoria-Gasteizko udalerrian (hegazti ugaritasunaren indizea)

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Ikuspuntu ekologikotik, lurralde baten kontserbazio egoera biodibertsitate mailaren arabera neurtu daiteke, bertan dauden animalia- eta landare espezieen kopurua eta ugaritasuna kontuan hartuz. Batzuetan, espezie guztiak zenbatzeko zailtasunak talde ordezkari bat biodibertsitate multzoaren eredu gisa aukeratzea eskatzen du.

Adierazle berri hau ekosistema bakoitzeko hegazti biodibertsitatean oinarrituta dago.

Hegazti ugaritasunaren indizea

Datu iturria: CEA
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero

Hegazti ugaritasunaren indizea
23. Nekazaritza ekologikoko teknikak jarraitzen dituzten lursailak

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Nekazaritza ekologikoa laborantza produktuak eskuratzeko modu jasangarria da, hau da, ingurumenaren babes eskakizunekin bateragarria dena. Izan ere, birziklapena eta baliabide berriztagarrien erabilera sustatzen ditu, Naturak berak izurriak eta gaixotasunak kontrolatzeko dituen bideak errespetatzen ditu, pestizida, herbizida eta ongarri kimikoak erabiltzea saihesten du, etab. Azken finean, ingurumenarekin begirunez jokatzen duten nekazaritza praktiketan oinarritutako ekoizpen sistema bat osatzen du.

Nekazaritza ekologikoaren erabilera nahiko berria eta oso urria da gure lurraldean; aitzitik, ingurumena hobetzeko konpromiso sendoa erakusten du nekazarien aldetik, eta horregatik Administrazioen laguntza merezi du.

Datu iturria: ENEEK- Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero

Nekazaritza ekologiko teknikak jarraitzen dituzten lursailak
24. Ibaien egoera ekologikoa (BMWP' indizea)

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Ibaietan bizi diren espezie akuatikoen baloraziotik abiatuz, BMWP' adierazle biotikoak ibai-ekosistemen kalitatea neurtzeko aukera ematen du. Espezie bakoitzak kutsadura jasateko duen ahalmenaren arabera, BMWP' adierazleak balio jakin bat ematen dio. Horrela, gehien jasaten dutenek puntu gutxiago dituzte. Lortutako puntuazio-mailaren arabera, kalitate jakin bat esleitzen zaio aztertutako ur-ekosistemaren atalari.

Udalerriko ibai sarearen kalitatea hiru puntutan neurtu da: Zadorra ibaian Arroiabe parean (Uribarri-Ganboako urtegiaren irteeran), Zadorra ibaian Tresponden (Gasteizko udalerriaren irteeran) eta Alegría ibaian Ilarratza parean (hiriaren sarreran).

Datu iturria: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Saileko Uren Zuzendaritza
Joera desiragarria: hobetzea
Neurtze aldia: urtero

Estado ecológico de los cursos fluviales (Índice BMWP)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: