Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Informazioa, heziketa eta hitarren parte hartzea

Azala

28. Ingurumen informazioari buruzko kontsulta kopurua

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Ingurumen informazioa eskuratzeko eskubidea erregulatzen duten legezko xedapenek honela definitzen dute ingurumen informazioa: "modu idatzian, ahozkoan, ikusteko moduan edo datu-base moduan uraren, airearen, lurraren, faunaren, horiei eragiten dieten edo eragin diezaieketen jardueren eta horiek babestera bideratutako jarduera eta neurrien egoerari buruz eskuragarri dagoen edozein informazio". Era berean, administrazio publikoei, udalei barne, jendeak eskatzen dien informazio guztia emateko obligazioa ezartzen zaie.

Adierazleak bi azpiadierazle ditu1: lehenak ingurumen informazio eta dokumentazioa Internet bidez edo CEAko liburutegian eskuratze aldiak zenbatzen ditu, eta bigarrenak Udaleko zerbitzu teknikoek jaso eta erantzun dituzten kontsultak neurtzen ditu.

28a. Ingurumen informazio edo dokumentazioaren eskuratzeak

Datu iturria: Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM), udal webgunea eta CINDA (Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroa)
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero

Ingurumen informazio edo dokumentazioaren eskuratzeak
28a. Udaleko zerbitzu teknikoei zuzendatutako ingurumen kontsulten kopurua

Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasun Saila, CEA eta Informazioaren Teknologien Saila (Herritarrei Laguntzeko Bulegoak, Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eta Hiritaren postontzia)

Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: artero

Udaleko zerbitzu teknikoei zuzendatutako ingurumen kontsulten kopurua

29. Eskola-umeen parte hartzea Vitoria-Gasteizko Udalak antolatutako ingurumen-heziketako jardueretan

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Gasteizko Udalak urtero eskaintzen dituen ingurumen-heziketako jardueretan parte hartzen duten eskola-umeen kopurua, abian jarritako programa hezitzaileen finkapenaren eta eskola-umeen kolektiboak ingurumenarekiko duen konpromiso-mailaren adierazle da.

Datu iturria: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, AMVISA eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Saila
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero

Eskola umeen parte hartzea Vitoria-Gasteizko Udalak antolatuko ingurumen hezitako jardueretan

OHARRA: Eskolako Agenda 21ean dagoen parte hartzea erantsi zaio adierazle honi. Jarduera hau 2003-2004 ikasturtean hasi zen.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: