Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Ingurune sozioekonomikoa
Gizarte ongitzea
Gizarte jasangarri baten osagai garrantzitsu bat bere hiritarren ongizate orokorra da. Horrek bizi-baldintza onak izatea eskatzen du: etxebizitza seguru eta irisgarria, lanbide interesgarri eta gustukoa, kalitatezko ingurunea (bai naturala eta bai eraikitakoa) eta tokiko erabakiak planifikatu eta hartzeko prozesuetan benetan parte hartzeko aukera. Hiritarrek alderdi horiei buruz duten iritzia euren herriarekiko duten gogobetetasun-tasa orokorraren neurri garrantzitsua da, eta beraz, baita jasangarritasun lokalaren adierazle egokia ere.
30. Herritarren gogobetetzea tokiko komunitatearekin
Aspektu desberdinak kontuan hartuz (etxebizitza, zerbitzuak, irakaskuntza, segurtasuna...), euren hiriarekiko gogobeteta bizi diren gasteiztarren ehunekoa adierazten du ondorengo koadro honek.
Datu iturria: Udal Ekobarometroa, 2008. IHOBE (Eusko Jaurlaritza)
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: lau urtean behin
Garapenerako lankidetza
Aberastasunaren banaketa desberdinari buruz kontzientziatzea eta jokabide solidarioagoak hartzea funtsezko prozesuak dira garapen jasangarriaren helburuak
lortzeko.
Aalborg-eko Gutunak dioen bezala: "gune txiroak dira ingurumeneko arazo gehien dituztenak (zarata, trafikoaren kontaminazioa, aisiarako instalaziorik eza, etxebizitza ez-osasuntsuak, berdegunerik eza) eta, aldi berean, arazo horiek konpontzeko ahalmen gutxien dituztenak. Aberastasunaren banaketa desberdina da jokabide jasanezinaren kausa eta zailago egiten du aldaketa."
Garapenean laguntzeko nazioarteko lankidetza-jardueretan udalak duen inplikazio-maila adierazten dute aztertutako adierazleek.
31. Garapenerako nazioarteko lankidetzara bideratutako udal aurrekontuaren ehunekoa
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzua
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero
32. Garapenerako nazioarteko lankidetzara bideratutako udal aurrekontuko per capita gastua
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzua
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero
Demografía
Batez ere herrialde garatuenetako hiri-biztanleen artean ugalkortasun-tasa jaitsi eta bizi-iraupena handitu egin denez, herrialde horiek errealitate demografiko berriari aurre egin behar diote. Errealitate demografiko horrek eragin handia du asistentzia, lanbide eta ekonomia esparruetan, eta kolokan jartzen ditu, neurri handi batean, oreka demografiko egokia bermatu behar duten jasangarritasunhelburuak.
33. Mendekotasun demografikoko tasa
Gaur egun Gasteizen dagoen mendekotasun demografikoaren maila ebaluatzeko, adierazleak biztanleria ez-aktiboa (16 urte baino gutxiagokoak eta 65 urte baino gehiagokoak) biztanleria aktiboarekin (16 urtetik 64ra duten lagunak) erlazionatzen ditu.
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Informazioaren Teknologien Saila
Neurtze aldia: urtero
Pobrezia eta gizarteko bazterkeria
Gizarteko bazterkeria-mota ugariren iturria da pobrezia. Gizarteak eskaintzen dituen zerbitzu askotatik kanpo geratzen dira pobreenak. Baldintzarik txarrenetan bizi diren askok ez dute baliabiderik kultur jardueretan parte hartzeko, kirolak praktikatzeko, euren ezaguerak gehitzeko edo gertakari garrantzitsuenekin harremanetan egoteko, zeinen inguruan bizitza sozialaren zatirik handiena antolatzen baita.
34. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familien ehunekoa
Adierazle honek zera erakusten du, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta deiturikoa jasotzen duten familiek Gasteizen bizi diren familia guztiekiko duten pisua.
Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ongizateko Saila
Neurtze aldia: urtero
Lan-merkatua
Lana helburua eta bitartekoa da gizakiarentzat. Garrantzitsua da ez bakarrik ematen duen ongizate materialagatik, baita norbanakoari bere nortasunaren zentzua, gizartean duen postuaren kontzientzia eta gizartean integratuta egoteko sentimendua ematen dizkiolako ere. Beraz, lana funtsezkoa da bizi-kalitate duina lortzeko. Bai norberarentzat lan egiten bada edo beste norbaitentzat egiten bada, jana, arropak, etxebizitza edo horiek guztiak erosteko aukera ematen duen dirua ematen du lanak.
35. Langabezia-tasa
Adierazle honek langabezian dagoen biztanleria aktiboaren ehunekoa aztertzen
du.
Datu iturria: EUSTAT Euskal Estatistika Erakundea
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: urtero
OHARRA: EUSTAT-en Jarduerarekiko Biztanleriaren Inkestatik ateratako datuak. Gasteizko udalerako datu espezifikorik ezean, Arabazo Lurralde Historikoari buruzkoak dira.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.