Udan Gozatu! - Naturabentura

Udan Gozatu Naturabentura

Hartzaileak

15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduera garatzeko unean adierazitako adina beteta izan behar dute.

Antolakunza

Datak eta plaza kopurua.
Kodea Datak Plaza kopurua
1064 Uztailaren 13tik 20ra 50

*2026ko udarako Gazteria Zerbitzuaren eskaintza Gazte Uztaila, Cunit1, Cunit 2 , eta Naturabentura programek osatzen dute. Zozketan zein plaza libreetan, guztiak hartu ahal izango dira kontuan, baina bakar batean parte hartu ahal izango da.

Garraioa: autobusez. Elkartzeko tokia Gasteizko autobus geltokia izango da (Euskaltzaindia plaza, z/g).

Irteeren eta iritsieren ordutegia:

Irteera: uztailaren 13an, 9:00. Itzulera: uztailaren 20an 18:00

Hizkuntza: euskara.

Lekua: Demanda mendilerroko aterpe batean.

Prezioa:

  • Tarifa orokorra: 240 euro.
  • Bekadun tarifa: 120 euro

Itzulketak:

Ekainaren 5etik aurrera, ez da izen-ematearen dirurik itzuliko, ez bada gaixotasunagatik (medikuaren egiaztagiria aurkeztuta) edo egoera larriagatik. Kasu horretan (justifikatuta dagoenean), ordaindutakoaren % 85a itzuliko da (erabiltzailearen kontu korrontean sartuz). Itzuliko ez den % 15a kudeaketa-gastuetara bideratuko da.

Deskribapena

Naturarekin kontaktuan dagoen enklabe pribilegiatu batean egun batzuk igaro ahal izango dituzu, eta, hurbil egon arren, ezezaguna den eremu bat esploratu. Egonaldia aterpetxean izango da. Besteak beste, kanpamentuak honako jarduera hauek izango ditu:

  • Abentura parkea.
  • Igerileku naturalak.
  • Burgos Geocachingarekin.
  • Zaldi ibilaldiak.
  • Mendi ibilaldiak.
  • eta askoz gehiago.

Parte hartzeko baldintzak

Partaideen portaera Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiaren menpe egongo da. Araudi honetan bildutako arauak ez betetzeak zigorra ezartzea ekarri ahal izango du, baita egitasmotik kanporatzea ere.

Informazio dosiera eta bilera

Hurrengo dosierrean Naturabenturari buruzko informazio zehatza kontsulta daiteke.

2026ko Naturabenturako dossierra archivo pdf

Antolatzailea eta kontaktua

Gazteria Zerbitzua | juventudtl1@vitoria-gasteiz.org | 945 161 616 (luz. 6512)

Informazio gehiago

Naturabentura Udan Gozatu! opor-jardueren eskaintzaren parte da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.