Bide publikoetako mahaiak, aulkiak, eta abar jartzeagatiko tasa - ordaindu beharrekoa
Kuotak baimendutako okupazio aldien eta jartzen diren elementuen araberakoak izango dira: mahaitxoak (mahai bat eta lau aulki), terrazak,itxiturak dituzten mahaitxoak, mahaiak eta beste elementu diren kontuan hartuta. Horretaz gain, elementuak zein kategoriatako kaletan jartzen diren hartuko da kontuan.
- Kale-izendegia (E.J.Z. 5 zk. Ordenantzaren eranskina)
- Ordenantza fiscala 7.3. Bide publikoan mahaiak, ...
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektronikoz
- Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)
Kalkulua egitea (1. adibidea): Mahaitxoak
Lehenengoz: Kale izendegia kontsultatu, zein kategoria den jakiteko
San Prudentzio kalea: Mahaitxoen kategoría 1
Bigarrenez: Aldiaren arabera dagokion epigrafea kontsultatu
Mahaitxo kopurua: 5
Hirugarrenez: Dagokion tarifa ikusi, ordenantza fiskaletako kategorien arabera
5 mahaitxo X 92,72 € = 436,60 €
Laugarrenez: Kuota
436,60€
Kalkulua egitea (2. adibidea): Mahaitxoak eta aldi baterako itxitura duten terrazetako mahaitxoak
Lehenengoz: Kale izendegia kontsultatu, zein kategoria dagokion jakiteko.
Gipuzkoa kalea: Mahaitxoen kategoria: 2
Bigarrenez: Aldiaren arabera dagokion epigrafea kontsultatu.
Aldi baterako itxitura duen terraza mahaitxoduna: 8
Hirugarrenez: Dagokion tarifa ikusi kategorien arabera.
(aldi baterako itxitura duten lehenengo lau mahai-aulki multzoengatik bati dagokion kuota ordainduko
- 8 mahaitxo = 1 + 4 = 5 Aldi baterako itxitura duten terrazak:
- 5 X 154,53€ = 772,65€
Laugarrenez: Kuota
772,65€
Kalkulua egitea (3. adibidea): Publizitatedun mahaitxo eta mahai altuak (kupelak)
Lehenengoz: Kale izendegia kontsultatu, zein kategoria dagokion jakiteko
Getaria kalea: Mahaitxoen kategoria: 2
Bigarrenez: Aldiaren arabera dagokion epigrafea kontsultatu.
Publizitatea duten mahaitxo kopurua: 6 (%20ko igoera publizitateagatik)
Mahai altuak (publizitatedun kupelak): 2 (%20 igoera publizitateagatik)
Hirugarrenez: Dagokion tarifa ikusi, kategorien arabera.
- 6 mahaitxo X 77,27 € = 463,62€ + % 20ko errekargua publizitateagatik (92,72€) = 556,34€
- 2 mahai altu X 61,81 € = 123,62€ + %20ko errekargua publizitateagatik (24,72€) = 148,34€
Laugarrenez: Kuota
556,34€ + 148,34€ = 704,68€
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.