Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Salburuko parkea
Salburuko parkea
Aurkezpena | Nola iritsi | Planoa eta airetiko ikuspegiak | Gomendatutako ibilbideak | Garrantzi ekologikoa | Hezegunearen leheneratzea | Vital bideak | Ataria
Vital bideak Salburuko bisitariek parkeko fauna eta landareak modu erraz eta erakargarrian ezagutu ditzaten sortu dira. Bide hauek jarraituz, Arkauti, Betoñu, Larregana eta Duranzarrako aintziren inguruetako natura-aberastasuna ezagutu ahalko dute bisitariek.
Lau ibilbide antolatu dira eta bakoitzak kolore bat du; botanikoak berdea, hegaztienak urdina, ornogabeenak zuria eta urlehortar eta narrastienak horia.
Norbera izango da ibilbideko gidaria. Bisitak erraztu nahirik, ibilbideei buruzko azalpen orokorrak dituzten panelak jarri dira Ataria zentrotik hurbil dagoen sarreran. Parkearen barruan oinezkoen bideetan dauden panelek, berriz, datu espezifikoagoak eskaintzen dituzte.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.