Next Generation EU - Iruzurraren aurkako Gasteizko Udalaren Batzordea

Comité antifraude

Iruzurraren aurkako Batzordearen ardura da prebentzioaren, detekzioaren eta erreakzioaren arloetan iruzurraren aurkako neurriak behar bezala aplikatzea. Diziplina eta kide anitzeko organoa da, eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kudeaketan eta/edo betearazpenean inplikatutako atal, sail, zerbitzu edo arloetako kideek osatzen dute, bereziki prozesuaren fase hauetan:

  • Kontratazio-prozedurak
  • Dirulaguntza-prozedurak
  • Dokumentuak eta materialen egiaztapenak.
  • Ordainketen baimenak.
  • Kontratazio- edo dirulaguntza-prozeduretan parte hartzen duten eragileen a posteriori kontrolak.

Osaera

Benetako kontrola bermatzeko, kargu hauek betetzen dituzten pertsonek osatuko dute:

  • Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularra
  • Kontu-hartzaile nagusia.
  • Udal Kontratazio Zerbitzuko Burua.
  • Sindikoaren bulegoko titularra.
  • Gardentasunaren arloan ardura duen saileko administrazio orokorreko teknikaria, zeina Batzordeko idazkari-lanetan arituko baita.

Iruzurraren aurkako Batzordea osatzen duten pertsonak kontrol-araubide berezi baten mende egongo dira gardentasunaren, ustelkeriaren aurkako neurrien eta interes-gatazken arloan.

Zereginak

Besteak beste, hauek dira Iruzurraren Aurkako Batzordearen eskumenak:

  • Gasteizko Udalaren legezko xedapenak eta barne-araudiabetetzen direla gainbegiratzea eta kontrolatzea une oro.
  • Gasteizko Udalean iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazken aurrean inolako tolerantziarik ez izateko kultura etikoa ezartzea eta bultzatzea une oro.
  • Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kudeaketan eta/edo betearazpenean diharduten Gasteizko Udaleko langile guztien jarduerak gainbegiratu eta kontrolatzea.
  • Iruzur, ustelkeria eta/edo interes-gatazken aurrean prebenitzeko, antzemateko, zuzentzeko eta erantzuteko asmodun neurriak ezartzea.
  • Salaketa-bidea ezartzea eta Gasteizko Udaleko langileen artean ezagutaraztea. Iruzur, ustelkeria eta interes-gatazka kasuak behar bezala hautematen eta ikertzen direla eta horiei amaiera ematen zaiela zaintzea.
  • Bidegabe eskuratu diren funtsak berreskuratzeko prozeduren jarraipena egitea, pertsona eta/edo erakunde onuradunek bidegabe jasotako zenbatekoakberreskuratzeaz arduratzen diren erakunde edo organismoei beharrezko informazioa emanez.
  • Halakorik behar izatera, agintari eskudunei, Fiskaltzari eta/edo auzitegiei iruzur, ustelkeria eta interes-gatazken kasuak salatzea.

Iruzurraren aurkako Batzordeak, bere eginkizunak betetzean, Gasteizko Udaleko beste organo, sail, arlo eta pertsona batzuen lankidetza eskatu ahal izango du, bai eta kanpo-aholkularitza ere.

Salaketa-bidea

dedo señalando Gasteizko Udalak salaketa-bide bat ireki du. Horren bitartez, Udaleko langileek, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen pertsona eta/edo entitate onuradunek eta hirugarren pertsonek iruzurraren aurkako neurrien eta/edo barne-araudiari buruz dituzten zalantzak kontsultatu ahalko dituzte, bai eta legezko xedapenen urraketa edo jarduera ustez ilegalen berri eman, baldin eta horrelakoen berri badute

Salaketa egiteko e-posta

Komunikazioak posta elektronikoz bidaliko dira, helbide hauetara:

  • comiteantifraude@vitoria-gasteiz.org
  • iruzurrarenaurkakokomitea@vitoria-gasteiz.org

Komunikazio horiek jasoko dituen organoa, nolanahi ere, Iruzurraren aurkako Batzordea izango da, eta hark baloratuko du ondore nola jokatu (auzia ikertu eta agintari erabakitzaileari, agintaritza publiko eskudunari, Ministerio Fiskalari eta/edo epaitegiei edo auzitegiei –aurrerantzean ere agintaritza eskuduna– beharreko jakinaraztea).

Salaketa egiteko prozedura

Jakinarazpen horretan datu hauek jaso beharko dira:

  • Arriskuen edo urraketen berri eman duen pertsonaren izen-abizenak.
  • Informazioa eskuratzeko modua eta informazio horren egiazkotasuna.
  • Gertakariak deskribapen ahalik eta zehatzena.
  • Ahal delarik, gertakarietan parte hartu duten pertsonen identifikazioa.
  • Ustezko irregulartasunak edo iruzurrak ukitutako negozio, deialdi, tresna edo kontratazio-dosierrak.
  • Gertakarien data zehatza edo gutxi gorabeherakoa.
  • Laguntzak kudeatu dituen organo edo entitatea.
  • Hala gertatu izan bada, informazioa bidali zaien organo edo erakundeen identifikazioa.


Ahal delarik, komunikazioarekin batera egitateak egiaztatzea eta egitateekin lotuta dagozkion jarduketak egitea errazten duen dokumentu edo froga-elementu oro aurkeztu beharko da.

Gasteizko Udalak bermatzen du ez duela inolako errepresaliarik hartuko legearen eta/edo barne-araudiaren aurkako jokabideen berri ematen duenaren aurka, baldin eta fede onez eta legez ezarritako parametroen arabera egiten badu, eta ez duela ekarriko informazioa jakinarazteari buruzko murrizketak urratzea.

Aurrekoa gorabehera, komunikatzen duen pertsonak eskubidea izango du gertaera horiek agintari eskudunei jakinarazteko, bakoitzaren salaketa-bidea baliatuta.

Komunikazioaren konfidentzialtasuna

Jasotako barne-komunikazioen konfidentzialtasuna da Gasteizko Udalean ezarritako salaketa-bidearen funtsezko zutabea; nolanahi ere, informazioa ematen duenaren identitateari, emandako informazioari, eragindako pertsonei eta haietan aipatutako hirugarren pertsonei buruzko konfidentzialtasuna bermatzen du, salbu eta agintari judizialek kontrakoa eskatzen badute, legeetan ezarritakoaren arabera eta legeetan ezarritako babes guztiekin.

Beste salaketa-bide batzuk

Gasteizko Udalaren Iruzurren aurkako Neurrien Planean adierazitakoak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.