Gasteizko Udalak enplegu publikoko 887 plaza eskainiko ditu

2022ko maiatzaren 13an argitaratua

Eskaintza publiko hori hiru prozeduraren bidez egingo da: merezimendu-lehiaketa bat (672 plaza), egonkortzeko EPE bat (50 plaza) eta EPE arrunt bat (165 plaza).

Gasteizko Udala behin-behinekotasuna murrizteko prozesu batean murgilduta dago, egiturazko behin-behinekotasunaren tasa % 8tik jaisteko helburuarekin. Horretarako, Giza Baliabideak Antolatzeko Plan bat prestatu da, hautaketa-prozesuak gauzatzeko. Plan horren esparruan, Tokiko Gobernu Batzordean hautaketa-prozesu horietako hiruren deialdiak onartu dira: merezimendu-lehiaketa bat, egonkortzeko EPE bat eta EPE arrunt bat. Deialdi horiek Udaleko Langileen Batzordearekin negoziatu dira.

Behin-behinekotasuna murrizte aldera, eta 20/2021 Legea garatze aldera, Gasteizko Udalak erakundean lanean urte asko daramatzaten langileak egonkortu nahi ditu. Era berean, 165 lanpostuko EPE bat diseinatu dugu, eta horren ezaugarriek erraztu egiten dute interesa duen edonork parte-hartzea eta enplegu publikora sarbidea izatea”, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi duenez.

Behin deialdiak onartuta, oinarrien negoziazio- eta akordio-prozesu bat hasiko da, urtearen amaieran onar daitezen.

Merezimendu-lehiaketa

2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako betetako plazak eskaintzen dira. 672 plaza atera dira lehiaketara.

Egonkortzeko EPEa

2020ko abenduaren 31 baino lehen 3 urtez aldi baterako betetako plazak eskaintzen dira. Guztira, 50 sartu dira.

EPE arrunta

Enplegu publikoaren eskaintza hori Udalak azken urteotan garatutakoen antzekoa da. Guztira 165 plaza hartzen ditu, eta horietatik 14 adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzen dira.

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.