Julian Arrese kaleko (Arriaga-Lakua) aparkaleku berria gaur jartzen da martxan

2022ko maiatzaren 13an argitaratua

Aparkalekuak 123 leku ditu azpiegiturak eta ondoan eraiki den merkatal eremuak eragindako arpakeleku galera konpentsatzeko egin da.

Julian Arrese kaleko aparkaleku berria, Arriaga-Lakua auzoan, martxan dago. Azpiegitura honetan 123 espazio berri daude. Aparkalekuak 123 leku ditu eta ondoan eraiki den merkatal eremuak eragindako arpakeleku galera konpentsatzeko egin da. “Bizilagunekin hartu genuen konpromisoari erantzuten diogu, aitortu genuen moduan”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak bertara egin duen bisitan.

Aparkalekura sarrera Julian de Arrese kaletik egingo da. 123 plaza horietatik 7 mugikortasun murriztuko pertsonentzako izango dira. Kanpoko perimetroan zein barruan lorategi-eremuak, tamaina txikiko landaketak eta zuhaitz handiak jarri dira. Opacua S.A. enpresak egin ditu lanak, 693.391,79 euroko (BEZ barne) inbertsioaren ostean.

Dena den, esku-hartzea orokorragoa izan da. Izan ere, Udalak azken hilabetetan eremu honetako urbanizazioa hobetu du eta Lakua eta Arriaga auzoen arteko oinezkoentzako lotura eta bide segurtasuna hobetu du Forondako ateko erdibitzailean ‘pasealeku’ urbanizatu bat sortuz.

Esan bezala, proiektuak Jose Maria Diaz de Mendibil kalean hasi eta Eskualdeetako Etxeetako iparraldeko fatxadatik igarotzen den oinezkoentzako ardatza egungo aparkalekutik luzatzea ere ekarri du. Horretarako, orain arte zegoenaren zabalera bereko zati bat zolatu da eta inguruaren estetika mantendu da (duen marrazki geometriko bereizgarriarekin) Forondako Atearaino.

Hala ere, bide-segurtasuna zen proiektuaren funtsezko alderdietako bat. Zolaturiko pasealeku bat egin zen aurreko urtearen bukaeran Forondako Ateko erdibitzailean Lakua eta Arriaga auzoak segurtasunez lotu ahal izateko. Oinezkoentzako bide berriak bi noranzko bidegorria ere du, eta auzotarrek bere egin zuten lur-ibilbide bat zegoen lekuan eraikiko zen. Hara iristeko, gainera, semaforoz araututako bi zebra-bide erabiliko dira (bai Lakuarantz, bai Arriagarantz).

Jarduketa osoan argiteria sare berri bat jarri da, argi-puntu berriekin (aparkalekuan, oinezkoentzako ardatzean eta erdibitzailean) eta inguruko instalazioetan hobekuntzak egin dira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.