Udalak Kontzeju Elkarteari zuzendutako harrera tradizionala egin du

2022ko maiatzaren 13an argitaratua

Gorka Urtaran alkateak Gasteizko herrien inplikazioaren eta inbertsio eta proiektuak bizkor eta ondo gara daitezen egon beharreko sintonia onaren garrantzia azpimarratu ditu.

Igande honetan, maiatzaren 15ean, egingo da San Isidro, nekazarien zaindaria eta, horrekin lotuta, udalerriko administrazio batzordeetako presidenteei eta ‘Elorriagako Kapareen junta-etxea’ kontzejuetako elkarteari zuzendutako harrera tradizionala egin dute udaletxean.

“Gure udalerriaren landatar eremua aukeraz betetako tokia da; beste era batera sentitzen eta bizitzen den gunea. Iaz, 2 urteko epean azpiegiturak hobetzeko 7 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu nuen neure gain eta gaur baiezta dezaket inbertsio hori urte bakarrean aktibatu dugula. Baina proiektu gehiago iritsiko dira. Inbertsio horiek horren bizkor iritsi eta kudea daitezen, behar-beharrezkoa da administrazio-batzordeen lana eta inplikazioa. Hain zuzen ere, Udalak gertu-gertutik egiten du lan batzorde horiekin batera”, eskertu du Gorka Urtaranek.

Alkateak, udalbatzako kideekin batera, Gasteiz udalerria osatzen duten kontzejuek eta herri-erakunde txikiagoek landatar ingurunea mantentzeko egindako lana azpimarratu nahi izan du. “Zuei esker, Gasteiz hiri bat baino askoz ere gehiago da. Gure herriak hobetzeko egiten duzuen lanari esker, hiriak aurrera egiten du”, adierazi du alkateak.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.