Vitoria-Gasteizko Udalaren urteko Kontratazio Plana

Aurreikusita dago sektore publikoko erakundeek programatzea aurrekontu-ekitaldi batean edo urte anitzeko aldietan garatuko duten kontratazio publikoko jarduera. Kontratazio-planaren bidez egingo da, eta plan horretan, gutxienez, erregulazio harmonizatuaren pean geratuko diren kontratuak jaso behar dira. Hala xedatzen du Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen(Beste leiho batean irekiko da) 28.4 artikuluak, 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten duenak (azaroaren 9ko BOE, 272. zk.).

Agindua betetzeko, Gasteizko Udalaren etorkizuneko lizitazioetan gardentasuna sustatzeko eta lehia bultzatzeko, 2023rako Kontratazio Plana egin da. Plan honek gutxi gorabeherako datuak ditu, ez lotesleak, ez baitu behartzen bertan jasotzen diren kontratu guztiak lizitatzera, ezta iragarritako baldintzetan ere.

Gasteizko Udalaren 2023rako Kontratazio Planak erregulazio harmonizatuko kontratuei buruzko informazioa jasotzen du, baldin eta lizitazio-iragarkia edo lizitazioaren aldez aurreko iragarkia 2023ko abenduaren 31ra arte argitaratzea aurreikusita badago, kontratazio publikoaren jarduera 2023ko aurrekontu-ekitaldian edo urte anitzeko aldi batean gauzatuko den alde batera utzita.

2024ko plana

Gasteizko Udalaren 2023ko Kontratazio Plana 2023ko otsailaren 23an egindako Gobernu Batzordean onartu zen.

Kontratazio Planak hartutako datuak

  1. Kontratuaren izena
  2. Zerbitzua/Unitate sustatzailea
  3. Kontratu mota
  4. Kontratazio-prozedura
  5. CPV kodea (kontratu publikoen hiztegi komuna)
  6. Balio zenbatetsia (BEZik gabe)
  7. Loteen existentzia
  8. Egikaritze-epe zenbatetsia

Aurreko planak:

2023ko plana

2022ko plana

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.