Adinkeriaz berba egin dugu Cogitatus-en, Maitekik antolatutako jarduera bat

2022ko maiatzaren 17an argitaratua

Jardun dezagun adinkeriaz!

Adinkeria adinagatiko diskriminazioa da.

Horretaz hitz egitea lehen urratsa da, hartara mundu osoko adin guztietako pertsonei eragiten dien, eta ongizate eta osasun fisiko eta emozionalean ondorio negatiboak dituen arazo bat identifikatzeko, eta hari aurre egiteko.

Diskriminazio horrek berariazko ezaugarriak eta ondorioak ditu adineko pertsonengan, "zaharkeri" moldean agertzen baita "adinkeria".

Maiatzaren 10ean, Europa Jauregian, II. Cogitatus saioa egin zen, "Edadismo ¿y eso que es?" izenpean. Maitekik antolatu zuen.

Gasteizko 80 pertsona inguru bildu ziren, 20 eta 85 urte bitartekoak, elkarteetatik, Bizan saretik, Osakidetzatik, ikastetxeetatik, Udaletik... etorriak, zahartzeari buruzko aurreiritziek gure eguneroko bizitzan eta harremanetan eragiten duten moduaz aritzeko. Ideia negatibo horiek gure geure zahartzea bera ukatzera garamatzate, gure bizitzako garai luze eta, egia esan, aukerez betetako batez gozatzea eragozten digute.

Beraz, maiatzaren 10etik aurrera, izan gaitezen adinkeriaren etsai, orain arte baino are gehiago! Badakigu baditugula aukera onak, ekarpenak egin, ikasi eta edozein adinetan gozatzeko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.