Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Proiektua 2025
Gasteizko Udalak 2025erako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen proiektua onetsi du, 2024ko irailaren 23ko Tokiko Gobernu Batzarrean. Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen tarifak finkatzen dituzte Ordenantza Fiskalek.
Dokumentazioa
- 2025erako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen proiektua
- Proposamenen eta aldaketen laburpena
- Izapidetzeko egutegia
Entzunaldi publikoa
Gasteizko Udalak proiektua aurkeztu zuen irailaren 24an (asteartea), 18:00etan Simone de Beauvoir elkarteen etxean (San Ignazio Loiolakoaren kalea, 8). Herritar guztiei irekita egon zen saioa.
Ekarpenak
Edozein pertsonak edo erakundek egin ahal izango ditu ekarpenak 2024ko urriaren 8ra arte. Horretarako, idazki bat aurkeztu behar da Herritarrei Laguntzeko Bulegoetakoren batean, edo hacienda@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali. Ekarpenak Legeak aurreikusitako beste edozein bide erabiliz ere aurkez daitezke.
Kontaktua
Zerga Kudeaketarako Zerbitzua (Ogasun Saila).
Teodoro Dublang Margolaria, 25, behea.
945 16 11 00
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.