Klaustro Sounds. Oriol Pares / Jaime De Los Ríos - TIME

  • 2026/11/22
  • 19:00
  • Montehermoso Kulturunea
  • Publiko guztiak

TIME (Tick Interventions of Mnemic Entropy)

Transmutazio-prozesuetan eta kaosaren teorietan inspiratuta, aldea, erritmoa eta memoria zatikatua sortzen duen haustura gisa artikulatzen da artisten esku-hartze bakoitza. Ikusiko duguna ez da konposizio itxi bat baizik eta prozesu bizi bat non entropia azkenean eragile sortzaile bihurtzen den eta sistemak etengabe berridazten diren beren gainean.

Zehaztasun matematikoaren eta halabeharraren bitarteko espazio batean kokatzeko gonbidapen bat da TIME obra, programatutakoaren eta emergentearen artean. Erritual teknologiko bat non makinen eta gizakien arteko kolaborazioak unea eta haren mutazio infinituak jasotzeko modu berriak erakusten dituen.

Energiaren, materiaren eta informazioaren kontzeptuen inguruan artikulatzen da Oriol Paresen praktika artistikoa, begirada sentsible, espekulatibo eta garaikide batetik ulertuta. Murgiltzen laguntzen duten instalazio eta soinu-arteko piezen bidez, pertzepzioaren eta intuizioaren artean dabiltzan esperientziak proposatzen ditu, denbora dilatatzen den eta estatikoa dinamiko gisa agertzen den espazioak sortuz.

Arteklab Arte eta Zientziako laborategi irekiaren sortzaile izanik, diziplina horien eta sistemikaren arteko elkargunea du ardatz nire karrerak, betiere mekanismoekiko, erritmoekiko eta patroi naturalekiko harremanean.

pdfKlaustro Sounds 26. Egitaraua

Klaustro Sounds 26ko programa osoa

Sarbidea

Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da)
Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2026/09/01 00:00 Noiz arte: 2026/10/04 19:00

Sarreraren prezioa: 5 euro

Ate-irekiera, 18:30ean.

Ordurako iristea eskatzen da, gainerako ikusentzuleekiko eta artistekiko errespetuagatik. Beraz, ezin izango da aretoan sartu behin ikuskizuna hasita. Era berean, ez da baimenduko janariarekin edo edariarekin esparrura sartzea.

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.