Erakusketa: "Egiturazko probrezia"
- 2024/12/11 - 2025/02/02 (Hurrengo egunetan itxita: 25/12/2023, 01/01/2024 eta 06/01/2024)
-
- Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
- Igandea: 11:00-14:00
- Centro Cultural Montehermoso Kulturunea
- Publiko guztiak
"Egiturazko pobrezia" Vitoria-Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak bultzatzen duten Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2024 deialdian hautatutako proposamena da erakusketa hau.
Egiturazko pobrezia gizarte bateko erakunde sozial, ekonomiko, kultural eta politikoetan errotutako pobrezia mota bati dagokio. Pobrezia-mota hori sakonki errotuta dago gizartearen egituran bertan. Arazo askoren artean, hezkuntza-, enplegu- edo oinarrizko baliabide-aukerarik ez izatea dago, hala nola etxebizitza egokia, mediku-arreta edo nutrizio egokia. Gainera, egiturazko desberdintasunei lotuta dago, besteak beste, generoari, etniari edo kokapen geografikoari dagokienez.
Artistak: Txaro Arrazola, Itxaso Díaz, Itzal García, Zaloa Ipiña, Lucía Jayo, Ariana Rac, Gezus Ramírez eta Zirika.
Proiektuak aipatutako artisten hainbat lan bilduko ditu, elkartasunean eta giza eskubideen defentsan oinarrituta. Horrez gain, egun horietan "Kopiatzea, sortzea, zalantzan jartzea... pobrezia" tailerra, "Pobrezia artetik" mahai-ingurua eta erakusketara bisita gidatua eta katalogoaren aurkezpena egingo dira.
Sarbide mota
Sarrera doan