Gasteizek hiri adimentsu bihurtzeko eta 2030ean neutraltasun klimatikoa lortzeko estrategia aurkeztu zuen abenduaren 3an CONAMA kongresuaren baitan

2024ko abenduaren 6an argitaratua

Zaramaga berroneratzeko plana, Herrandarren kaleko korridore berdearena, zirkularitate-estrategia edo jolastokiak naturalizatzeko proiektua aurkeztu ziren, besteak beste.

Gasteizen standa 2024ko CONAMAn

Vitoria-Gasteiz abenduaren hasieran Madrilen egin zen Ingurumeneko Kongresu Nazionalean (CONAMA) izan zen.

Gasteizko Udalak, ‘Misio bat dugu’ lelopean, hiri adimentsu eta 2030ean klimatikoki neutro bihurtzeko udalerriak egindako aurrerapenak erakutsi zituen. Orain gutxi abian jarritako udal-kanpaina da eta CONAMAra ere iritsi zen. Horren bidez, herritarrei, enpresei edo kolektiboei gogorarazi nahi zaie eguneroko ohitura-aldaketen edo keinuen bidez, 2030era begira Gasteizek ezarritako helburu handi hori lortzen lagun dezaketela.

Gertuko saltoki batean erosketa egitea eta 0 kilometroko produktuak erostea, hiriko beste toki batera bizikletaz, BEIren autobus elektrikoz edo garraio publikoz joatea lagungarria da Gasteizek adimentsuak eta klimatikoki neutroak diren Europako 100 hirietako bat bihurtzea lortzeko Misioan aurrera egiten laguntzeko.

Gasteizek CONAMAn izan zuen parte-hartze nagusia hainbat mahai-inguru izan ziren. Horietan, 2030erako Gasteizko Estrategia eta Europako Misioan parte hartuko duen hiri gisa erreferentziazko proiektuak aurkeztu ziren.

Hiriko hainbat proiekturen ardura duten udal-teknikariek proiektu horiek azaldu zituzten. Herrandarren kaleko korridore berde berria sortzea, ikastetxeetako jolastokiak berdegune bihurtzeko egindako pixkanakako naturalizazioa edo Gasteizko mugikortasunak izandako bilakaera aurkeztu ziren, besteak beste.

Halaber, gune bat egon zen Gasteizko zirkulartasun-estrategia ofizialki aurkezteko; horrekin lotuta, Basaldeko baratzeak nekazaritza ekologikoaren bidezko ekintzailetza-bide gisa erakutsi zen.

Era berean, bertaratutakoek Zaramaga auzoa biziberritzeko plana sakon ezagutu ahal izan zuten. Bertan, 23 eraikinen birgaitze energetikoa eta esku-hartzeak egingo dituzte espazio publikoan, auzoko bizilagunei bizi-kalitate handiagoa emateko.

18 metro karratuko stand propioa ere instalatu zen CONAMAn, Misioaren ardatz bakoitzean Arabako hiriburuaren zati garrantzitsua den erreferentziazko proiektuen aukeraketa bat eskaintzeko.

Gasteizek CONAMAn izandago in situ presentziaren osagarri gisa, jasangarritasunaren alorrean Gasteizen lantzen ari garen hainbat gairi buruzko komunikazio teknikoak aurkeztu ziren. Honako estekatan irakurri daitezke:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.