Kontzertua 'Istant batean'. Udal Musika Banda. Principal Antzokia.

Noiz
Eguna: 2020/03/04, hasiera ordua: 20:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:15
Deskribapena

2019-2020 abonamendu denboraldiko bosgarren kontzertua

Banda Municipal de Música

Bizitza errugabeak dira munduan, istant batean suntsituta izaten diren bizitzak. Sinismenak, sentimenduak, identitateak... zoriontasuna, natura, lasaitasuna... Dena apurtzen da biztanle errugabeen buruen gainean lehenengo bonba erortzen denean (Banja Luka), eraso suizida batek jendearen bizitza lasaiak indarrez hartzen dituenean ( A Brussels Requiem), Naturak bere indarra erakusten duenean irribarre eta poztasunak aurretik eramanez(Pompeii)... Egongo ote da gure iragana eta oraina baino krudelagoa den munduaren bukaerarik? Zer ekarriko ote digu eternitateak? Zein izango ote da gure patua? (Il Giudizio Universale)

Baina negarrak, aieneek, minak, haserreak eta itoaldiak utziko dituzte pasatzen itxaropena, oroitzapena, indarra, errugabetasuna, esnaera... egun berri bat.

Kontzertuaren informazioa

Eguna: 2020ko martxoaren 4an

Ordua: 20:00

Lekua: Principal Antzokia

Zuzendaria: Carlos Garcés

Egitaraua

"Il Giudizzio Universale" Poema sinfonikoa. C. de Nardis / F. Cesarini

"Banja Luka" J. de Haan

“A Brussels Requiem” I. Innocence; II. In cold blood; III. In memoriam – We shall rise again; IV. A new day. B. Appermont

“Pompeii” J. A. Pina

Parte hartuko dute

Carlos Garcés

Carlos Garcés, orkesta zuzendaria

2011an Palenciako Orkestrarekin Txinatik egin zuen bira zela eta, “The Chinnart Awards Committee” orkestra zuzendari onenaren saria jaso zuen, baita 2017an Palau de les Arts-eko Orkestrarako txapelketan ere. Carlos Garcések Espainiako orkestra eta banda profesional onenetariko batzuk zuzendu ditu (RTVE, Valenciakoa, Gaztela eta Leongoa, Asturiasekoa, Gran Canariako Filarmonika, Nafarroako Sinfonikoa, Madrilgoa, Euskadiko Sinfonikoa, Simfònica del Vallès, La Pamplonesa Banda, Mallorcako Udal Musika Banda…) baita nazioarteko hainbat talde ere (Boston Philarmonic Youth Orchestra, Orquesta de la Ópera de Rouen (Frantzia,...).

Cullerako "Santa Cecilia" Banda eta Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da. Honekin, 2015ean eta 2018an Valenciako CIBM Saria eta 2017an Palau de les Arts-en izan zen Bankia Sariketa irabazi zituen.

Grabatu dituen diska ugarien artean nabarmentzekoak dira hauek: Soriako "Lira Numantina" Orkestrarekin egindako J. Vicent Egearen 1. Sinfonia, "Numancia", Cullerako "Santa Cecilia" Banda Sinfonikoarekin egindako "Rafael Talens Monografikoa", eta Asturiaseko Printzerriko Orkestrarekin grabatutako "Bajo la piel del lobo".

Sarreren salmenta

Irailaren 10tik aurrera, 18:30tan Online salmenta(Beste leiho batean irekiko da)

3€

enlace Sarreren Salmentaren informazio orokorra

Deskargatu abonamendu denboraldiko informazio guztia:

pdfKartela

pdfDossierra

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: