Tetrapack - Erakusketa kolektiboa
Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutako Tetrapack sormen prozesu kolektiboaren helburua, hiriko argazki eta ikus-entzunezkoen testuinguruaren talde-ikuspegia eskaintzea da.
Erakusketa kolektibo batek borobiltzen du prozesua. Bertan, Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketaren irabazleek egindako lanak aurkezten dira, artista gazteei hiriko sektore artistikoan murgiltzeko aukera emanez.
Tetrapack erakusketa 2023
Ainhoa García de Cortázar, Lucía Jayo Altamirano, Óscar Golpe Manuel eta Rafael Hernández Jiménezen lanen aukeraketa bat jasotzen du. Hain zuzen ere, eurek irabazi zuten 2022ko Gazte Klik Klak lehiaketa.
Neutroaren kontzeptuak ardazten du erakusketa, inguratzen gaituen munduarekiko posizionamendu gisa ulertuta. Denboraren interpretazioaren, gure ingurunea behatzeko eta begiratzeko gaitasunaren edota objektuaren pertzepzioaren ikuspegitik.
Hamalaugarren edizio honetan, IN SITU Art Kultur Elkarteak gidatu du prozesua. Elkarteko kidea ere baden Sara Berasaluce Duque argazkilariak - eta 2012ko Gazte Klik Klak-eko irabazleak - bideratu du tutoretza-prozesua, komisario-laguntzaile gisa, Yone Estibariz Urracaren laguntzarekin.
Artista gazteen ikasketa eta prestakuntza egokia bermatzeko, sektorean esperientzia handia duten profesionalen laguntza izan da. Zehazki, Nagore Legarreta, Maider Jímenez, Laura Carrascosa Vela eta Jon Cazenavek hitzaldi irekiak eskaini dituzte urte hasieran.
Kartela: Tetrapack topaketak 2023
* Informazio gehiago: hemen
Kontaktua
Emaila: gazteklikklak@gmail.com
Telefonoa:945 16 16 16 / Luzapena: 6511
Instagram: @gazteklikklak
Facebook: Gaztekliklak
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.