Luis Aranburu Udal Musika Eskolaren 25. urteurrenaren balantzea

Luis Aranburu, 25. urteurrena

Luis Aranburu Udal Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatu zuen 2017-2018 ikasturtean. Eskolak argitaratu duen oroit-idazkian (beheko estekan, pdf formatuan) ikasturtean zehar egindako jardueren balantzea dago ikusgai. Urteurrena dela eta, elkarrizketa batzuk egin ziren Jose Angel Cuerda, Roberto Ugarte eta Juanjo Mena-rekin. Elkarrizketak honako dokumentu honetan irakur daitezke.

Musika Eskola 1992. urtean jaio zen, LOGSE ezartzearen ondorioz. 2017-2018 ikasturtean herritar guztiari zuzendutako hamalau jarduera antolatu zituen urteurrena ospatzeko, "25 urte musika egiten Gasteizen bihotzean" lelopean. Beste jarduera batzuen artean, hitzaldiak egin ziren pertsona ospetsu batzuekin, Sabin Salaberri edo aipatutako Juanjo Mena-rekin, besteak beste. Erakusketak ere antolatu zituen Eskolak eta, batez ere, kontzertuak: azpimarratzekoak dira, hain zuzen, 2018ko martxoaren 20an eta 21ean egindako kontzertu bereziak.

Musika Eskolak ikasle-kopururaren errekorra lortu zuen eta hiriaren eta eskolaren arteko adiskidantzako lotura sendotu du, hitzarmen batzuk sinatu baitu hainbat elkarte eta kolektiborekin (hala nola Músicos sin Fronteras, Gauekoak, Jazz Uhinak edo Aintzina Folk jaialdiarekin).

Irudi berria

XXV. urteurrena zela eta, eskolaren irudia berritu eta eguneratzeko helburuarekin, Goi-mailako Arte eta Diseinu Eskolako ikasleek Udal Musika Eskolaren logoa diseinatzeko proiektua landu zuten eta 2018ko martxoan estreinatu zen. Honez gain, bideo pare bat egin zuen urteurrena betetzean konposatutako lan batekin; bietako bat CEA lankidetzarekin, Eraztun Berdearen ere 25. urteurrena ospatzen zen 2018an.

Luis Aranbururen 25. urteurrena

https://www.youtube.com/watch?v=P3bZC4SLfFE(Beste leiho batean irekiko da)

Eraztun Berdea eta Musika Eskola

https://www.youtube.com/watch?v=AjREFI7abnM(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.