Atal Grafikoa

Atal Grafikoa

Udalak berak sortutako nahiz besterengandik jasotako agiri grafikoak biltzen ditu, baita hiriarekin zerikusia duten beste hainbat ere, erosiak edo baten batek emanak: argazkiak, planoak, marrazkiak, kartelak, egutegiak, posta-txartelak eta abar. Guztira 538.500 dokumentu inguru dira.

Atal grafikoa hiru azpiataletan banatzen da: mapagintza, argazkigintza eta lan grafikoak.

Mapagintza

Gutxi gorabehera 10.700 ale dira; banakako materialez gain, Artxiboko funts historikoan 1950era arte gordetako agiriek barne hartzen dituzten mapak, planoak eta marrazki teknikoak hartzen dira aintzat.

Argazkigintza

Gehien bat funts eta bilduma partikularretakoak dira, dohaintza bidez lortuak zati handi batean, eta beste zenbait erosita. Gasteizko Udalaren beraren funtsa ere bertan dago jasoa, 500.000 dokumentu inguru. Funts bakoitzak bere tratamendua du, jatorria eta hasierako antolaera errespetatuz. 1950etik aurreko argazkien kopiak egin dira, eta gaika sailkatu, kontsulta errazte aldera.

Lan grafikoak

Gainerako material grafikoak barne hartzen ditu, besteak beste: kartel irudidunak, jatorrizko marrazkiak, grabatuak, inprimaki grafikoak, egutegiak, posta-txartelak, Eguberrietako txartelak, oroigarriak eta erlijio estanpak. Guztira 27.800 dokumentu dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.