Udal jardunean sortutako eta jasotako agiriak gordetzen dira bertan, 1181etik (hiri gutuna eman zenetik) XX. mendearen azken herenera arte. 79.100 unitate inguru dira, agiri solteak, paper-sortak eta artxibo liburuak barne hartuta.
Aipagarria da udal aktek osatzen duten 469 liburuko sorta (1428-1429 eta 1479-1979). Halaber, interesgarriak dira Erdi Aroko agiriak; pergaminozko 89 agiri daude, besteak beste Gaztelako errege-erreginek hiriari emandako pribilegioak.
Ariniz, Foronda, Mendoza eta Oto garai bateko udaletako agiriak.
Handik eta hemendik jasotako agiri historikoak, bestek emanak, erosiak edo gordailuan utziak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.