Udal aktak jasotzen dituzten liburuek berebiziko garrantzia dute edozein udaletan, gobernu organo gorenak landu eta erabakitzen duen ororen lekuko baitira. Gasteizko Udalari dagokionez, 1428tik gaur egunera arteko udal akta guztiak gordetzen dira, ia etenik gabe (1430-1478 urte bitartekoak bakarrik falta dira). Liburu horiek bi lekutan daude gordeta: batetik, Udal Artxiboan 1428-2021 bitartekoak-; bestetik, Idazkaritza Nagusian -2022tik gaur egun artekoak-.
Teknologiari esker, horietako asko herritarren eskura daude gaur, Interneten. Izan ere, udalaren web honetan, bilatzailearen bitartez, 1428tik 1831era liburu digitalizatuak kontsulta daitezke. Halaber, Udalbatzak 1987tik gaur egunera arte hartu dituen erabakien kopiak ere kontsulta daitezke.
Oharra: Irudiak kalitate handikoak direnez, agiriak jaisteak nahiko luze jo dezake
Udal akten liburuak.
Gasteizko Udala.
1428-1429, 1479-gaur arte.
1428-1429, 1479-2021 : Udal Artxiboa.
2022tik gaur egun arte: Udalbatzaren erabakien kopiak
Edonork kontsulta ditzake.
Onik zainduta daude. Liburu zaharrenek akatsen bat izan dezakete: zuloak, tinta ferrogalikoak, tinten galera edo tinta hitsak, marjina hautsiak edo paperaren gehiegizko azidotasuna; dena dela, arazo horiek oso gutxitan eragozten dute testua irakurtzea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.