Familientzako jarduera: Mikrobisita: Ataria, urtaroaren arabera
- Noiz
- Eguna: 2022/09/11, hasiera ordua: 16:30, amaiera ordua: 17:05
- Deskribapena
-
«Ataria, urtaroaren arabera» mikrobisita 35 minutuko ibilbide txikia da, naturan egiten dena, Atariaren inguruko eremuan barrena. Etxeko txikienentzat da (3-6 urte bitarteko haurrentzat). Helburua da haurrei laguntzea eta ezagutzera ematea gure ingurune hurbilenaren alderdi desberdinak eta urtaroaren arabera ingurune horretan gertatzen diren aldaketak.
Naturan barrena egiten den ibilbide horren bidez, behatu eta jakin ahal izango dute zer aldaketa egiten dituzten gure inguruneak eta bertan bizi diren izaki bizidunek, intsektuek, likenek, hostoek, landareek, animaliek eta abarrek. Ingurua aztertuko dugu, eta esploratzaile txiki bihurtuko gara, lupak, tximeletak harrapatzekoak, lupa duten potoak eta beste hainbat tresna erabiliz.
Lekua: Ataria
Data: irailaren 11a, igandea
Ordutegia: 16:30-17:05
Norentzat: 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat
Partaide-kopurua:10
Izena ematea (ekainaren 27tik aurrera): udal webgunean
Hizkuntza: euskara
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.