Familientzako jarduera: Naturalistaren lantegia
- Noiz
- Eguna: 2022/09/03, hasiera ordua: 17:30, amaiera ordua: 18:30
- Deskribapena
-
Intsektuentzako hotelak egiten ikasi nahi duzu? Edo Salburuan bizi diren animaliak bereizten? Agian mendian orientatzen ikasi nahi duzu!
Berdin da! Zure asmoa edozein izanda ere, lantegi honetara etorri behar duzu landa-naturalista handia izateak dakartzan abantailez gozatzeko: parkeetan bizi diren karraskariei hurbiltzea, haiek zu ikusi gabe; hontzek zer jaten duten aztertzea; intsektuak bereizten ikastea, edo mendian gabiltzanean aurki ditzakegun landareak eta animalia-arrastoak identifikatzea.
Era berean, natur zientzietako museoetan dituztenen antzeko bilduma hasten lagunduko dizugu, eta bertako fauna eta landaretza identifikatu eta ezagutu ahal izateko behar diren landa-gidak erabiltzen, naturalista petoa izatera irits zaitezen.
Lekua: Ataria
Data: irailaren 3a, larunbata
Ordutegia: 17:30-18:30
Norentzat: 5 eta 10 urte bitarteko haurrak
Parte-hartzaile kopurua: 10
Izena ematea (ekainaren 27tik aurrera): udal webgunean
Hizkuntza:ele bietan
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.