Gure instalazioak – Udal laborategia



Gasteizko udal laborategiak San Bizente aldapan dauka egoitza nagusia eta bertan 15 profesionalek egiten dute lan.

Laborategiak atal hauek ditu:

  • Elikagaien analisi fisiko-kimikorako laborategi bat.
  • Mikrobiologia laborategi bat.
  • Ingurumenaren analisirako laborategi bat.

Laborategiak Gardelegiko zabortegian ere instalazioak ditu, zabortegiko hondakinen eta efluenteen laginak hartzeko, eta horiek ikuskatu eta aztertzeko.

Akreditazioak

Udal laborategia Egiaztatze Entitate Nazionalak akreditatu du UNE-EN ISO/IEC 17025 arauari dagokionez. Egiaztapen horrek laborategiaren gaitasun teknikoa ziurtatzen du, eta emaitzen kalitatea eta trazabilitatea bermatzen.

Ikasleentzako bisitak

Laborategi Atalak Hiri Hezitzailea programan parte hartzen du eta laborategira bisita gidatuak antolatzen ditu eskolentzat. Hala, ikasleek laborategi baten egunerokoa ezagutzeko aukera dute, baita teknikariek nola lan egiten duten ikusteko ere. Gardelegiko instalazioetan, zabortegi baten kudeaketa zertan datzan eta udal ikuskaritzaren zereginak zeintzuk diren azaltzen zaie.

Gasteizko udal laborategiari buruzko informazio gehiago, hemen.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.