Familientzako jarduera: Salburua eta bertako hegaztiak
- Noiz
- Eguna: 2022/09/11, hasiera ordua: 11:30, amaiera ordua: 13:30
- Deskribapena
-
Salburuak balio ekologiko handia du abifaunari dagokionez, eta balio handikoak dira bertako aintziretan ikus daitezkeen hegazti urtarren populazioak. Garai honetan ahateak ikus daitezke, esaterako, ipar-ahateak, ahate buztanluzeak, antzara hankagorriztak, ahate txistukariak, ahate mokozabala, basahatea, zertzeta arrunta, murgilari europarrak eta abar. Orobat ikus daitezke, erraz, kopetazuriak, murgil handiak, txilinporta txikiak, antxeta mokogorriak, kaio hankahoria, koartza hauskara eta koartzatxo txikia.
Gogorarazten dizugu jarduera “Las Zumas” behatokian egingo dela; bertan, hezitzaile batek irakatsiko dizu noola bilatu eta identifikatu aintzira-ekosistema honetan bizi den hegazti-komunitate askotarikoa.
Lekua: “Las Zumas” behatokia
Data: irailaren 11a, igandea
Ordutegia: 11:30-13:30
Norentzat: jende oro
Leku kopurua: lekuak bete arte
Hizkuntza: ele bietan
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.