“Online edota offline Libre Izan Nonahi celebra, actúa, responde” udako kanpaina

Online edota offline, libre izan nonahi- Celebra actúa responde

Honako hauek dira antolatutako ekintzak:

Sentsibilizazioa eta prebentzioa auzo jakin batzuetako jaietan

Jaien inguruan sortzen diren jai- eta aisialdi-guneak — halakoetan gure udalerriko gazteek parte hartzen dute,besteak beste — indarkeria matxisten prebentzioa lantzeko gune aproposak dira. Horretarako, bikote hezitzaile batek gure hiriaren hainbat auzotan esku hartuko du. Alde batetik, gazteekin gai horren inguruan bizi eta jasaten dituzten egoerak eta beharrak identifikatuko ditu, eta, bestetik, indarkeria matxistei aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa helaraziko du. Bikote honek ordu eta inpaktu handieneko lekuetan egingo du lan.

Sentsibilizazio eta prebentzio talde-ibiltaria Gamarrako, Mendizorrotzeko eta Estadioko igerilekuetan

Talde-ibiltari honek uztailaren 4tik7ra bitartean egingo ditu esku-hartzeak. Klimatologia txarra bada eta interbentzioa etengo balitz, talde-ibiltariak uztailaren 11n, 12an, 13an eta 14an lan egingo luke.

Taldea bi ekipok osatuko dute. Lehenengo taldean 3 pertsona egongo dira eta Gamarrako igerilekuetan izango da 15:30etik 20:30era. Bigarren ekipoa, hezitzaile bikote batek osatua, Mendizorrotzeko eta Estadioko igerilekuetan arituko da, arratsaldean, bi ordu eta erdiz igerileku bakoitzean.

Bi taldeek honako gaiei buruzko hausnarketa egin eta informazioa eskainiko dute: gazteen egoerak eta beharrak identifikatzea; gizonezkoen paperaren inguruan hausnartzea eta indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak.

Beharrezkoa izango balitz, hezitzaileek orientazio indibiduala ere eskainiko dute indarkeria matxistak bizi duten gazteei edo beren ezagunei.

Andra Maria Zuriaren jaietan indarkeria matxista prebenitzea eta  aurre egitea

Informazio gehiago.

Kanpainaren ardatza

2020ko konfinamenduak eta Covid 19tik eratorritako ondorengo murrizketek eragin dute denbora gehiago ematea aplikazio digitalak erabiltzen. Igoera hori are handiagoa izan da pandemiaren aurretik natibo digitalak ziren gazteen artean Gainera gorakada honek ziberindarkeriak jasateko aukerak areagotu ditzake. Horregatik, ziberindarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizazioa da udako kanpaina honen ardatza.

Azken batean ziberindarkeriok agerian jarri nahi dira udako/jaietako kanpainan , ahalduntzearen edo ziberahalduntzearen ikuspegitik, gazteek ziberaktibismo feministako estrategiak garatzen has daitezen, jasaten dituzten ziberindarkeriei aurre egiteko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.