Gazteentzako WhatsApp bidezko arreta zerbitzua – Gazte Informaziorako Udal Bulegoa (GIUB)

Banner whatsapp 913x300

Whatsapp WhatsApp zkia.: 626744936.

Bidali mezua zure kontsultarekin(Beste leiho batean irekiko da)

Zerbitzuaren funtzionamendua

Gaztea bazara, whatsapp bidez zure intereseko gaiei buruzko edozein kontsulta bidal diezagukezu: lana, bekak, aisialdia, etxebizitza, boluntariotza... edo buruan bueltaka duzun beste edozein kezka.

  • Testu- edo ahots-mezuak bidal ditzakezu. Deitu nahi badiguzu, ez erabili whatsappa: deitu 945 16 13 30 telefonora.
  • Eguneko edozein ordutan idatz diezagukezu, eta GIUBaren irekiera-ordutegian erantzungo dugu. Lehenbailehen egingo dugu!
  • Euskaraz eedo gaztelaniaz artatu zaitzakegu.
  • Gainera, WhatsAppeko gure profilean, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren programa eta jarduera nagusiei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu.

Datuen tratamendua

Tratamenduaren arduraduna

Vitoria-Gasteizko Udala (IFK: P0106800F).- Teodoro Dublang margolariaren kalea, 25. 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba | 945 161 616 | informacion@vitoria-gasteiz.org | www.vitoria-gasteiz.org.

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak

dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org

Tratamenduaren xedeak

Gasteizko gazteen (12-35 urte) eta Gazte Informaziorako Udal Bulegoaren (GIUB) arteko komunikazioa erraztea eta beren eskakizunak artatzea haien intereseko gaien inguruan.

Gordetzeko epea

Datuak gorde egingo dira, jaso ziren xederako eta/edo xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litekeen erantzukizun oro preskribatzeko legez ezarritako epeak iraungi bitartean. Horrez gain, gorde egongo dira baita pertsona interesatuarekin izandako harremanetik eratorri litezkeen erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko aurreikusitako epeak iraun bitartean. Orobat, artxibategi eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko zaie datuei.

Hartzaileak

Datuak hirugarren bati komunika dakizkioke –soil-soilik Gasteizko Udalaren eta datuhartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko–, baita legeak datuak komunikatu beharra agintzen duen erakunde eta organoei ere.

Pertsonen eskubideak

Datuak babesteko delegatuaren bitartez, pertsona interesatuak datuak ikusi ditzake, aldatzeko eskatu, edo, hala behar bada, datuak ezeztatzeko eskatu, horien kontra agertu edo tratamendua mugatzeko eskatu.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: