Azken miliako banaketa iraungarrirako gune mikrologistikoa sortzea
Gasteizko Herrandarren kaleko garai bateko autobus-geltokiaren eraikina bizikleta-aparkaleku seguru baterako egokitzeko obrak
- Kontratista: CITANIAS OBRAS Y SERVICIOS SL
- Dosierra: 2024/EU_SOBR/0017
- Prezioa (BEZa barne): 301.398,96 €
Lokala egokitzeko obrak, hala nola HUB, paketeria banatzeko biltegia azken milian Gasteizen
- Kontratista: PAVIMENTOS GOMES, S.L.
- Dosierra: 2024/EU_SOBR/0018
- Prezioa (BEZa barne): 326.405,62 €
HUB mikrologistikoa sortzea azken miliako banaketa jasangarrirako (Herrandarren kaleko autobus geltoki zaharraren eraikina eraberritzea)
- Kontratista: YARRITU, S.A.
- Dosierra: 2022/EU_SOBR/009
- Prezioa (BEZa barne): 834.765,64 €
- ATZERA EGITEA / UKO EGITEA
Herrandarren kaleko geltoki zaharreko eraikina bere erabilera berrira egokitzean datza proiektu hau: hub mikrologistikora. Hau da, Gasteizen lan egiten duten tokiko saltokiek edo banaketa-enpresek haien paketeak utzi ahal izango dituzten zentroa izango da, gero bertan sailkatu eta bizikletaz hartzaileari banatzeko. Horrek aukera emango du ibilbideak optimizatzeko eta egun hirian zeregin horietan aritzen diren furgoneten kopurua murritzeko. Gainera, ibilgailu arin eta garbiek ordezkatuko dituzte; hots, bizikletek.
Kontratu horrek eraikin horretako lanak egiteko balioko du. Bertan bi zerbitzu egongo dira: ‘hub’ bera, 625 metro koadro hartuko dituena, eta 160 plaza izango dituen bizikletentzako aparkalekua. Hura VGBiziz sarearen barruan sartuko da eta 125 metro koadro izango ditu. Bi erabilerak erabat independenteak izango dira: Esku-hartzean ‘passivhouse’ irizpideak aurreikusi dira eta irisgarritasuna bermatuko da uneoro.
Jarduera hau Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next proiektuaren barruan dago. Proiektu hau aukera paregabea da jauzi kualitatibo bat egiteko eta mugikortasun deskarbonizatu baterako trantsizioa nabarmen bizkortzeko, espazio publikoan pertsonak benetako protagonistak izan daitezen.
Aurreikusitako jarduerek esku-hartze mota ugari hartzen dituzte baitan, baina helburu komun batera bideratuta, eta, gainera, egoki koordinatu eta elkarren artean estuki lotutako jarduerak dira, horietako askok elkarren beharra baitute arrakasta izateko. Ildo horretan, proiektuak 10 jarduera biltzen ditu guztira, bat datozenak TMA/892/2021 aginduan jasotako 4 ardatzetatik 3kin eta 17 jarduketa-tipologietatik 7rekin.
Jarduera NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatua da eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planan ardatzetan dago sartuta. Hain zuzen, hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika: "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia: "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).
Irudiak
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72177720323492068Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.