Emisio Gutxiko Eremua sortzea

Ikerlan bat hasi da egiten Gasteizko Udala, hirian Emisio Gutxiko Eremuak nola jorratu aztertzeko, bai eta horien arteko lehena nola ezarri ere. Gasteizko Udalak lehen eremu hori Erdi Aroko hirigunearen eta Zabalgunearen inguruan kokatzea proposatu du. Alabaina, ikerlanak berak lagunduko du eremua hobeto definitzen. Klima-Aldaketaren Legeak berak 2023a baino lehen era horretako eremuak sortzera derrigortzen ditu 50.000 biztanletik gorako hiriak, eta horren inguruko proiektuak aurkeztea ezinbesteko baldintza da laguntzak eskuratu ahal izateko. Emisio Gutxiko Eremuak ibilgailuen sarrera kontrolatzeko eta kale barruan zirkulazioa gutxitzeko sistemak izango lituzke.

Gasteizko Emisio Gutxiko Eremuan airearen kalitatea neurtzeko kostu txikiko ekipoak erosi, abiarazi eta mantentzea

Kontratuaren xedea airearen kalitatea neurtzeko kostu txikiko bi (2) ekipo erostea, instalatzea, abian jartzea eta prebentziozko mantentze-lanak egitea da, zehazki material partikulatua eta nitrogeno dioxidoa neurtzeko; halaber, erregistratutako datuak tratatzea eta web bidez horietara sartzea da kontratuaren xedea. Sentsorizazio handiago batek udal terminoko airearen kalitatea hobetzen jarraitzea ahalbidetuko du, herritar guztientzako aire garbiagoa eta osasungarriagoa bermatze aldera.

Gasteizko Emisio Gutxiko Eremuaren oinarrizko proiektua egiteko laguntza teknikoa, "VGasteiz hirian Emisio Gutxiko Eremu bat zehaztu eta diseinatzeko azterlana" aldatuz, Europar Batasunak finantzatutako Susapertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan, NextGenerationEU

Gasteizko Emisio Gutxiko Eremuan (EGE) airearen kalitatea neurtzeko ekipoak handitzeko erosketa, abiaraztea eta mantentzea

Partaidetza Publikorako prozesurako laguntza teknikoa eta Gasteiz hirian Emisio Gutxiko Eremu bat zehaztu eta diseinatzeko azterlanaren komunikazio-kanpaina diseinatzea, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan - NextGenerationEU

Gasteizko Emisio Gutxiko Eremuko (EGE) Egoiliarren Lehentasuneko Eremuan (ELE) kameren bidezko kontrol-sistema bat hornitzea, instalatzea eta konfiguratzea,Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan

Green Mobility Next

Jarduera hau Gasteizko Green Mobility Next proiektuaren barruan dago. Proiektu hau aukera paregabea da jauzi kualitatibo bat egiteko eta mugikortasun deskarbonizatu baterako trantsizioa nabarmen bizkortzeko, espazio publikoan pertsonak benetako protagonistak izan daitezen.

Aurreikusitako jarduerek esku-hartze mota ugari hartzen dituzte baitan, baina helburu komun batera bideratuta, eta, gainera, egoki koordinatu eta elkarren artean estuki lotutako jarduerak dira, horietako askok elkarren beharra baitute arrakasta izateko. Ildo horretan, proiektuak 10 jarduera biltzen ditu guztira, bat datozenak TMA/892/2021 aginduan jasotako 4 ardatzetatik 3kin eta 17 jarduketa-tipologietatik 7rekin.

Jarduera NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatua da eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planan ardatzetan dago sartuta. Hain zuzen, hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).

Irudiak

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72177720328780121(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehigarria

Jarduerari buruzko prentsa-oharrak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.