Bizikletetarako aparkaleku seguruen sarea hedatzea

VGBiziz sarearen estrategia sustatu eta kontsolidatu nahi da eta, hartara, bizikletetarako aparkaleku gehiago sortzea.

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren eta Correosen eraikinen arteko espazio publikoa berrantolatzeko eta zaharberritzeko lanak gauzatzea, eta bertan plaza berri bat eta bizikletentzako lurpeko aparkaleku bat egitea

Vitoria-Gasteiz hirirako bizikletentzako aparkaleku seguruak eskuratzea

Kontratu honen xedea da 3 modulu desmuntagarri berri hornitu eta jartzea, bizikletak aparkatzeko espazio itxi, seguru, kontrolatu eta zaindu bat eskaintzeko.

Puntu honen irismenaren barruan sartzen da 3 moduluak jartzeko behar diren ainguraketen hornidura. Modulu horiek AUOko aparkalekuan (Francisco Leandro de Viana kalea), Aldabe KZtik gertu eta Iturritxu kaleko disuasio-aparkaleku berritik gertu (Miguel Mieg kalea) kokatuko dira, hurrenez hurren.

Gasteizko Kale Berriko 20. zenbakiko eta Zapatari kaleko 92. zenbakiko bi lokal bizikleta-lonja gisa egokitzeko obrak, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan

Gasteizko Zapatari kaleko 92. zenbakian lokala bizikleta-lonja gisa egokitzeko lanak

Gasteizko Barnekale Berria kaleko 20. zenbakian lokala bizikleta-lonja gisa egokitzeko lanak

Green Mobility Next

Jarduera hau Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next proiektuaren barruan dago. Proiektu hau aukera paregabea da jauzi kualitatibo bat egiteko eta mugikortasun deskarbonizatu baterako trantsizioa nabarmen bizkortzeko, espazio publikoan pertsonak benetako protagonistak izan daitezen.

Aurreikusitako jarduerek esku-hartze mota ugari hartzen dituzte baitan, baina helburu komun batera bideratuta, eta, gainera, egoki koordinatu eta elkarren artean estuki lotutako jarduerak dira, horietako askok elkarren beharra baitute arrakasta izateko. Ildo horretan, proiektuak 10 jarduera biltzen ditu guztira, bat datozenak TMA/892/2021 aginduan jasotako 4 ardatzetatik 3kin eta 17 jarduketa-tipologietatik 7rekin.

Jarduera NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatua da eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planan ardatzetan dago sartuta. Hain zuzen, hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).

Irudiak

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72177720323460827(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehiago

Jarduketari buruzko prentsa-oharrak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.