Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak udako agenda aurkeztu du eta publiko guztientzako ehun jarduera inguru izango dira

2022ko ekainaren 27an argitaratua

Ekainaren 27tik aurrera eman ahal izango da izena udaleko webgunean, Atarian, 010 zenbakian, gizarte-etxeetan eta kiroldegietan.

Haurrak landareak behatzen

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 103 jarduera aurkeztu ditu udarako, herritarrei udalerriko natur-ondarea ezagutzera gonbidatzeko, naturarekin harremanetan jartzeko eta biodibertsitateaz gozatzeko Eraztun Berdeko parkeetan eta IGIren instalazioetan izango dira hainbat jarduera.

Jardueren artean, hainbat erakusketa egingo dira Atarian, esaterako, Joseba Hernando paisaiaren argazkilariaren lanik ezagunena ‘Testurak, natura laztantzen’. Bertan, egileak ukimenaren zentzumena ikusmenarekin lotu nahi du eta naturaren azaleran kontatua transmititu. Halaber, ‘Orkideak eta herritarrak, babestu beharreko bi altxor’ erakusketa ere nabarmendu behar da. Gasteizko Herritarren Zientzia Sarearen Orkideak Kontserbatzeko Programan parte hartzen duten herritar zientzialariek egin dute erakusketa.

IGIren instalazioetan hainbat ikastaro eta prestakuntza-tailer egingo dira, komunitatea sortzeko eta zentzumenen bitartez ingurumeneko sentsazioak bizitzeko. Salburuan, ilustrazio zientifikoaren isilpekoak, hegaztien adina jakiteko mekanismoak edo txotxongilo naturalak egiten ikasiko da. Olarizuko Lorategi Botanikoak saskiak josten ikasteko, ehunak tindatzeko landareak eta barazkiak erabiltzen ikasteko eta filmak errebelatzeko ikastaroak eskainiko dira. Zuhaitzek sustraien artean gordetzen dituzten ipuinak ere kontatuko dituzte.

Gainera, hamar natur-ibilbide izango dira Salburuko hezegunearen memoria, Done Jakue Bidea basoen bidez, Lorategi Botanikoko fruitu gorriak edo Europako bira 20 zuhaitzekin ezagutzeko.

Eraztun Berdearen 17. Bizikleta Bira uztailaren 17an izango da eta udako egitaraua ixteko, Eraztun Berdearen 18. Oinezko Bira irailaren 18an.

IGIren agenda web formatuan

Agenda PDF formatuan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.