Urrunetik saldu edo zerbitzuak eskaintzeko sistema antolatu baten arabera egindako kontratuak dira, kontratua egingo duten aldeak aldi berean fisikoki bertan egon beharrik gabe. Kontratua gauzatu bitartean eta kontratua gauzatzean ere urruneko komunikazio-teknikak bakarrik erabiliko dira.
[igo]
Urruneko kontratuak egintzat joko dira baldin eta, besteak beste, urruneko komunikazio-teknika hauek erabili badira:
Araudi hau ez zaie aplikatuko honako hauei:
Komunikazio elektronikoak eta kontratazio elektronikoa
Posta elektroniko bidez zein beste edozein bide erabilita egindako komunikazio komertzialetan, eta bide elektronikoak erabilita urrunetik egindako kontratazioetan, informazioaren gizarteko zerbitzuen inguruko araudia ere ezarriko da.
Kontratua egin aurretik, enpresak honako informazio hau eman beharko du:
Kontratua betetzen hasi aurretik, enpresak honako informazio hau eman beharko du:
Ezein kasutan ezin hartuko da eskaintzaren onespentzat urrunetiko kontratu-eskaintzari erantzun ez izana.
Urrunetik egindako kontratuetan, kontsumitzaileak atzera egiteko eskubidea du. Atzera egiteko eskubidea da kontsumitzaile eta erabiltzaileak ahalmena izatea egindako kontratua efekturik gabe uzteko, eskubide hori baliatzeko ezarritako epean kontratuko beste alderdiari jakinarazita, bere erabakia justifikatzera behartu gabe eta inolako penalizaziorik izan gabe.
Urrunetik egindako kontratuetan, produktua itzultzeko 7 egun baliodun ditu erosleak hura jasotzen denetik. Eskaeran atzera eginez gero, produktua itzuli beharko du bezeroak ondasunaren edo zerbitzuaren bildaltze-gastuak haren gain hartuta.
Gehienez 30 egun izango ditu enpresaburuak, kontsumitzaile eta erabiltzaileak kontratua egiteko onespena eman eta biharamunetik hasita.
Kasu horretan, kontsumitzaile eta erabiltzaileak kontratua utziesteko eta desegiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, hasieran eskatutako ondasun edo zerbitzua izango balitz bezala, eta ezin izango zaio itzulketaren zuzeneko kostua galdatu.
Erosketa bati dagokion zenbatekoa modu iruzurrezko edo desegokian kargatu baldin bada ordainketa-txartel baten zenbakia erabiliz, kargu hori berehala baliogabetzeko eskatu ahal izango du txartelaren titular den kontsumitzaile eta erabiltzaileak. Kasu horretan, lehenbailehen egingo dira enpresaburuaren eta txartelaren titular den kontsumitzaile eta erabiltzailearen kontuetako zorduntze eta berrordaintze-idazpenak.
Hala ere, erosketa txartelaren titularra den kontsumitzaile eta erabiltzaileak egin badu, eta dirua itzultzeko eskaera ez bada kontratuan atzera egiteko edo kontratua indargabetzeko eskubidea baliatzearen ondorioz gauzatu, hark baliogabetzearen ondorioz sorturiko kalte-galerak ordaindu beharko dizkio enpresariari.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.