Udal instalazioetako urteko abonamenduaren —2020. urtea— %25 itzultzea

2020ko urriaren 22an

Gizarte-etxeak eta udalaren kirol instalazioak ixtera behartu zuen Covid-19aren pandemiak, 2020ko martxoaren 10etik uztailera arte.

Horregatik, udalaren kirol instalazioetako abonatu guztiei abonamenduaren zenbatekoaren laurden bat itzuliko zaie, epe horretan instalazio horiek baliatzeko aukerarik izan ez zutenez gero.

Prozesua arintzeko eta herritarrei tramiteak ekiditeko, ofizioz itzuliko zaie diru-kopuru hori abonatu guztiei, eskabidea aurkeztu beharrik gabe.

Ordainagiria helbideratuta dagoen banku-kontu berean egingo da 2020an ordaindutako kuotaren % 25 horren itzulketa, eta urriaren 21ean hasita.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: