Gizarteratu

Gizarteratzea eta laneratzea errazteko ikastaroak.

Zer da Gizarteratu

Gizarteratzeko eta laneratzeko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko ikastaro programa bat da, eta parte hartzaileek hizkuntza, gizarte eta lan gaitasunei buruzko prestakuntza jasotzen dute.

Gizarteratu ikastaroak

Zer eskaintzen dugu

  • Gizarteratzearen eta laneratzearen eremuetako baliabideei buruzko orientazioa eta informazioa
  • Gaztelaniazko ikastaroak,  komunitate, gizarte, prestakuntza eta lan baliabideetara iristea errazten dutenak
  • Gaitasun profesionalak eskuratzeko ikastaroak
  • Banakako laguntza eta sostengua
  • 16 eta 60 urte bitartekoentzat.

Non gaude

Zentro hauetan aurkituko gaituzu:

Bidelan

Helbidea: San Bizente Paulekoaren kalea 23-25(Beste leiho batean irekiko da)

Ile-apainketa eta estetika

Ilearen zaintzari eta edertasun-tratamenduei buruzko oinarrizko ikastaroa. Ile-apainketako eta estetikako 1. mailako profesionaltasun-ziurtagirietara sartzeko probak prestatzeko ikastaroa da. Izena eman dutenekin telefono bidez jarriko gara harremanetan sarbide-elkarrizketarako.

Egunak: As.-Ar.-Az.- Og.-Or.

Ordutegia: 10:00 – 12:00

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Sukaldaritza eta nutrizioa

Sukaldaritzako trebetasunak eta nutrizioari buruzko funtsezko nozioak eskuratzeko oinarrizko ikastaroa. Helburua sukaldaritzako oinarrizko lanen profesionaltasun- ziurtagiria eskuratzeko proba prestatzea da. Izena eman dutenekin telefono bidez jarriko gara harremanetan sarbide-elkarrizketarako.

Egunak: As.-Ar.-Az.- Og.-Or.

Ordutegia: 10:00 – 12:00

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Ehungintzako eta larrugintzako gaiak konpontzea

Era guztietako jantziak eta bestelako gaiak konpontzen eta eraldatzen ikasteko, erremintak erabiliz: josteko makinak, sare-makinak, ebakitzeko makinak... Ehunak eta horiek jostean duten aplikazioa ezagutzeko. Izena eman dutenekin telefono bidez jarriko gara harremanetan sarbide elkarrizketarako.

Egunak: As.-Ar.-Az.- Og.-Or.

Ordutegia: 10:00 – 12:00

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Jantzigintza eta moda

Jantziak egiten, oinarri-patroiak egiten, neurriak hartzen eta ebaketak egiten ikasteko ikastaroa... Izena eman dutenekin telefono bidez jarriko gara harremanetan sarbide-elkarrizketarako.

Egunak: As.-Ar.-Az.- Og.-Or.

Ordutegia: 12:00 – 14:00

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Bizargintza

Bizargintzako oinarrizko teknikak ikastea, ilea, bizarra eta bibotea moztea eta txukuntzea barne, eta baita ere erremintak behar bezala erabiltzea eta bezeroari arreta ematea.

Egunak: As.-Ar.-Az.- Og.-Or.

Ordutegia: 12:00 – 14:00

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Alfabetatze digitala

Eguneroko bizitzako hainbat esparrutan aplikatutako ordenagailuaren eta smartphonearen erabileran autonomia handiagoa lortzeko beharrezkoak diren ezagutzak, oinarrizko funtzionaltasunak eta tresnak ikasteko. Izena eman dutenekin telefono bidez jarriko gara harremanetan sarbide-elkarrizketarako.

Egunak: As.-Ar.-Az.- Og.-Or.

Ordutegia: 10:00 - 12:00

Azazkal apainketa

Ikaskuntza-gune honetan, azazkalen manikurako eta zainketako teknikak lantzen dira, eta honako hauek ikasten: azazkalen anatomia, esmalte-motak eta azazkalak prestatzeko, garbitzeko, limatzeko, apaintzeko eta makillatzeko teknika nagusiak.

Egunak: Asteazkenak

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Moda birziklatzea

Joskintzako eta ehun-eraldaketako teknikak ikasi eta garatzeko sormen-espazioa. Hainbat tresna eta material erabilita, patroiak diseinatzen dira, ehunezko jantziak eta osagarriak josten, birziklatzen eta eraldatzen dira, eta sormena, ikaskuntza praktikoa eta ekonomia zirkularra sustatzen dira.

Egunak: As.-Az.

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Argazkigintza eta bideogintza

Argazkigintza ikasteko eta mugikorrarekin ikus-entzunezko edukiak sortzeko jarduera. Hainbat teknika eta tresnaren bidez, sormena, argazkiak eta bideoak egitea, irudiak ukitzea eta editatzea eta sare sozialetan aplikatzea lantzen da.

Egunak: Astelehenak

Ordutegia: 16:30 - 18:30

Ellacuria

Helbidea: Castro Urdiales kalea, 12(Beste leiho batean irekiko da) (1 eta 8 pabilioiak)

Eraikuntzako lanbideen oinarrizko hastapenak

Igeltserotza, elektrizitate,iturgintza,arotzeria eta pintura lanbideei buruzko eduki teoriko-praktikoak ikasteko oinarrizko ikastaroa; lanabes eta babes neurriak ere lanbide ezberdinetan lan egiteko orduan. Izena eman dutenekin telefono bidez jarrito gara harremanetan sarbide- elkarrizketarako.

Egunak: Astelehenetik ostiralera

Orduak:

09:30etatik 11:30etara

11.30etatik 13:30etara

15.00etatik 17.00etara

Igeltzerotza

Igeltserotzako oinarrizko teknikak ikasteko eta eraikuntzako erremintak eta materialak erabiltzeko gunea; hainbat lanbidetako lan praktikoak eta konponketa txikiak egiten dira.

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Elektrizitatea

Kableak behar bezala identifikatzea eta erabiltzea, entxufeak eta etengailuak aldatzea, lanparak jartzea eta argiztapen artifizialeko oinarrizko nozioak.

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Iturgintza

Txorroten eta sifoien oinarrizko mantentze-lanak, zisternen konponketa, libratze sinpleak eta ur-ihesekin lotutako konponketa txikiak.

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Arotzeria

Ateak eta leihoak doitzea, altzariak muntatzea eta konpontzea, zurezko elementuak mantentzea eta apalategiak eta bestelako osagarriak jartzea.

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Pintura

Gainazalak prestatzea, brotxak, arrabolak eta pintzelak erabiltzea, hormak eta sabaiak pintatzea, paper pintatua jartzea eta hezetasunak konpontzea.

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Arotzeria eta altzari txikiak egitea

Zuraren eta deribatuen mekanizazioari buruzko ezagutzak eskuratzeko oinarrizko ikastaroa. Erremintak eta makinak ezagutzea eta erabiltzea (maneiu-segurtasuna, mantentze-lanak eta funtzionamendua). Neurketak, mihiztadurak eta akaberak ikastea. Altzari osagarriak eta zurezko beste elementu batzuk diseinatzea eta egitea. Paletak birziklatzea eta altzariak berreskuratzea. Izena eman dutenekin telefono bidez jarrito gara harremanetan sarbide- elkarrizketarako.

Egunak: As.-Ar.-Az.-Og.-Or.

Ordutegia: 15:00 – 17:00

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Emakumeentzako etxeko brikolaje ikastaroa

Emakumeentzako ikastaro praktikoa, honakoak ikasteko: elektrizitatearen, iturgintzaren, zurgintzaren eta pinturaren esparruko oinarrizko ezagutzak, segurtasun-neurriak, arriskuen prebentzioa eta tresnak zein materialak modu egokian erabiltzea. Ezagutza horiek etxeko oinarrizko konponketetan aplikatu ahal izatea du xede. Izena eman dutenekin telefono bidez jarriko gara harremanetan sarbide- elkarrizketarako.

Egunak: As.-Az.-Or.

Ordutegia: 10:00 – 12:00

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Norabide

Helbidea: Adriano VIaren kalea, 9, (Beste leiho batean irekiko da)baxua

Norabide Lanbidek(Beste leiho batean irekiko da) egiaztatutako prestakuntza zentro bat da

Espainiako Nazionalitatearen Azterketarako prestatzeko ikastaroa

Espainiako nazionalitatearen azterketa gainditzeko, Espainiako konstituzio eta gizarte eta kultura ezagutzak ikastea. DELE A1 mailako gaztelaniazko jakintzak eskuratzea.

Egunak:

DELE A1: Astearteak eta ostegunak

CCSE: Ostiralak

Ordutegia: 10:00 – 11:30

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Profesionaltasun-ziurtagiriko ikastaroetara sartzeko prestakuntza-ikastaroa

Profesionaltasun-ziurtagiriko ikastaroetara sartzeko prestakuntza. Gaitasun matemático, lingüístico eta digitaletan trebatzea. Izena eman dutenekin telefono bidez jarriko gara harremanetan sarbide-elkarrizketarako.

Egunak: Astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 10:00 – 11:30

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Gaztelania

Gaztelaniaren murgiltze linguistiko eta komunitarioko ikastaroa, alfabetatzetik hasi eta DELE A1eraino.

13 talde, gaztelania mailaren arabera banatuta.

Egunak: Astelehenetatik ostiralera

Ordutegia:

10:00 - 11:30

11:30 - 13:00

15:15 – 16:45

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Norabiden eskaini diren ikastaro gehiago

Gaixotasun kronikoan prebenitzeko tailerra

Ikusi argazki galeria(Beste leiho batean irekiko da)

Martxoak 8

Harremanetarako eta izen emateak

Telefonoz jarriko gara harremanetan izena eman duten pertsonekin, sarbide-elkarrizketa bat egiteko.

Online

Bidelan | Ellacuría| Norabide

Aurrez aurrekoa

  • Gizarte etxeak
  • Kirol instalazioak
  • Herritarrei laguntzeko bulegoak
  • Ikastaroak ematen dituzten zentroak
  • Udaleko gizarte zerbitzuen arreta jasotzen duen pertsona bazara eta ikastaro horietakoren bat interesatzen bazaizu, aukeran duzu zure gizarte-langilearengana bidera zaitzaten eskatzea.

Baduzu zalantzarik?

Zein ikastarotan izena eman erabaki aurretik, elkarrizketa bat izan dezakegu zuretzat egokiena den ikastaroa aukeratzeko, zure interesak, gaitasunak eta interesak kontuan hartuta.

Telefonoa: 945161373

Helbide elektronikoa: gizarteratu@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.